GARA > Idatzia > Errugbia

TOP 14

Galdu arren, Avironek puntu gehigarria lortu du

TOLOSA 47
AVIRON 28

J.L. | BAIONA

Puntu garrantzitsua lortu zuen atzo Avironek Tolosan, eta horri esker jaitsierako postuetatik kanpo jarraituko du. Lau entsegu egin zituzten euskaldunek, eta horri esker puntu gehigarria lortu zuten eta atzoko puntuak itxaropenari eusteko balioko die Lapurdiko hiriburuko jokalariei

Tolosaren eta Avironen arteko aldea handia da. Okzitaniakoak Liga irabazi nahi dute, eta lapurtarrek, aldiz, mailari eutsi nahi die. Etxekoek ere atzo asko zuten jokoan, finalerdietan sartzeko, atzoko puntuak ezinbestekoak baizituzten, eta hasieratik ikusi zen bien arteko aldea.

Puntuaren bila

Avironek bazekien partida irabaztea oso zaila izango zuela, eta etxekoen jokoa ikusi zutenean, euskaldunak atzean ez ziren itxi, gutxienez puntu gehigarra eskuratu nahi baitzuten, eta horretarako, gutxienez lau entsegu egin behar zituzten.

Euskaldunek atzealdean zulo dezente utzi zituzten, eta hori ederki aprobetxatu zuten etxekoek entseguak egiteko. Atzean egindako hutsune horiek, ordea, Tolosa aurrera bultzatu zuten ahalik eta punturik gehien lortzeko, eta orduan, haiek ere atzean tartea uzten zuten, eta horixe zen Avironek egin nahi zuena, eta azkenean lau entsegu egiteko balio izan zuten, eta horrekin batera baita puntu gehigarria lortzeko ere. Hala ere, jaitsiera oso gertu izaten jarraitzen dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo