GARA > Idatzia > Real Sociedad

Superliga Zubieta

Realak ez du Lagunak taldearen gupidarik izan

Donostiarrak hasieratik bukaerara nagusitu ziren, eta nafarrak, aldiz, nahiko itxura kaskarra eman zuten zelaian, batez ere atzealdean

REAL SOCIEDAD 6
LAGUNAK 2

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Ez zuen kolorerik izan atzo Zubietan jokatu zen euskal derbiak. Bietako inork ez zuen ezer jokoan, Relak mailari eusteko txartela segurtatuta baitzuen, eta Lagunak taldeak, aldiz, maila galduta zuen.

Realak Lagunak azpian hartu zuen, eta denboraldi honetako garaipenik errazena bereganatu zuen. Nafarrek jokoz kanpoa jokatu nahi izan zuten, baina hori ongi egiten ez bada, gol zaparrada jaso daiteke, eta horixe gertatu zen. Lagunak taldeko neskek kexa asko izan zituzten, baina arrazoirik ez zuten gehienetan, jokoz kanpo gaizki egin baitzuten, eta Realak ederki aprobetxatu zituen opariak .

Norgehiagoka berahala hasi zen erabakitzen, bosgarren minuturako Aintzane Encinasek aurretik jarri baitzituen zuri-urdinak, eta hortik aurerra garaipena bideratuta izan zuten.

Atsedenera joaterako 3-0 ziren aurretik, baina aldageletatik itzulitakoan nafarrak markagailua murriztea lortu bazuten ere, Dominguezen taldeak gehiago izan ziren, eta garaipen handia lortu zuten. Amaieran Lagunak taldeko neskek egun txarra biribildu zuten, eta bi txartel gorri ikusi zituzten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo