GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-jasotzaileak

Izeta aita-semeak finalean izango dira

J.L. | DONOSTIA

Izeta II.a eta Izeta IV.a, aita eta semea alegia, Urrezko Harri-jasotzaileen finalean izango dira. Asteburu honetan bi saio izan dituzte, eta biak bereganatgu dituzte. Hiru neurketetatik, hirurak garaitu dituzte, eta hemendik aurrera gertatzen dena gertatu, finalean izango dira.

Hiru jardunaldi jokatu dira asteburu honetan, eta hiruretan kirolariek lan bera egin behar izan dute. 125eko zilindro berria, 100eko zilindro zaharra, 113ko kubikoa eta 100eko bola erabili behar izan zituzten, hain zuzen. Bakoitzarekin, bi minutu izan zituzten lanerako.

Zilindro berriarekin bikoteko batek aritu behar zuen, eta zaharrarekin, berriz, besteak. Kubikoarekin, minutu batean batek, eta bigarren minutuan, besteak, baina txandatzerakoan ez zen denborarik geratzen. Bolarekin, berriz, txanda librean aritu behar zuten.

Herenegun arratsaldean, Izeta aita-semeek ez zuten inongo arazorik izan Urrutia eta Telleria mendean hartzeko, oso erraz lortu baitzuten garaipena.

Atzo goizean, berriz, Izeta III.ak eta Eizmendik irabazi egin zuten Barinagari eta Agirreri irabazi egin zieten, eta finalerdietan izateko itxaropenari eutsi egingo die. Zilindro berriari, 22 jasoaldi eman zizkion Izeta III.ak, eta bi gutxiago jaso zituen Barinagak. Zilindro zaharrari, Eizmendik, 25 jasoaldi eman zizkion, eta hiru gutxiago Agirrek. Kubikoarekin, bizkaitarrek 19 aldiz berdindu zuten, bai eta gipuzkoarrek ere. Bolari, aldiz, 31 jasoaldi eman zizkien irabazleek, eta bi gutxiago galtzaileek.

Erakargarriena

Hala ere, dudarik gabe, atzo Idiazabalen jokatu zen saioa izan zen erakargarriena. Bertan Ostolatza eta Zelailuze Izeta II.a eta Izeta IV.aren aurka jokatu behar zuten. Izan ere, Zelailuzek ezin izan baitzuen lehiatu min hartuta baitago, eta bere ordez Urrutia aritu zen.

Zilindro berriari, 26 jasoaldi eman zizkion Izeta II.ak, eta bat gutxiago Ostolatzak. Zilindro zaharrari, berriz, 24na jasoaldi eman zizkien Izeta IV.ak eta Urrutiak. Kubikoari, 23 eman zizkion aiarrek, eta besteek, aldiz, 21. Bolarekin, bi bikoek berdinduta amaitu zuten, 31na jasoaldi eman baitzizkien.

Hortaz, jardunaldi horren ostean, Izeta II.a eta Izeta IV.a aita-semeak finalean izango dira. Ligaxka denez, lehen postua segurtatuta dute. Bigarren eta hirugarren geratzen direnek, beriz, finalerdia jokatuko dute, baina lehian diren beste lau bikoek postu horretan amaitzeko aukerak badituzte, eta horretan ahaleginduko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo