Epailearen errakuntza konpondu egingo dela adierazi dute bi jokalariek
Txartelak baliogabetzea espero dute Urzaizek eta Amorebietak
Aurrelari nafarrak denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi zuen Huelvan, eta iurretarra kaleratu zuten, baina Lehiaketa Batzordean klubak aurkeztutako helegiteak direla-eta igandean jokatzeko egongo direla uste dute.
Manex ALTUNA | BILBO
Recreativoren zelaian erdietsitako berdinketa ezerezean geratuko da, datorren igandean Athleticek ez badu irabazten San Mamesen Deportivoren aurka. Galiziarrek ezer gutxi daukate jokoan geratzen diren Liga jardunaldietan, eta ezin da horrelako aukera bat galdu. Izugarrizko balioa izan dezakete hiru puntu horiek. Are gehiago, sailkapenaren zuloan lehian ari diren taldeek astero erakusten dituzten gabeziak ikusita. Bost jardunaldi falta dira denboraldia bukatzeko eta bi garaipen nahikoa izan daitezke maila mantentzeko.
Horiek hala, igandean irabaztea behar-beharrezkoa da, eta horretarako Athletic Urzaizek eta Amorebietak Huelvan ikusitako txartelak baliorik gabe uzten saiatuko da. Helegitea aurkeztu du Lehiaketa Batzordean, eta gaur hartuko du erabakia. Aurrekariak kontuan hartuz gero, aukera handiak daude eskatutakoak aurrera egiteko. Joan den astean, esaterako, David Beckhami San Mamesen atera zioten txartel horia baliorik gabe utzi zuten.
Jokalariek ere oso argi dute. Urzaizek eta Amorebietak «logikotzat» jo zuten Athleticen jarrera, eta helegitea onartzea espero dute. Tuterako aurrelariak txartela ikusi zuen jokaldia ekarri zuen gogora, eta bere ustez, jauzia «garbia» da. «Falta ere ez dudala egiten uste dut. Txartela baliorik gabe uztea izango litzateke logikoena», esan zuen. Urzaizen ustez, lehen zatian gertatutako beste jokaldi batek -Pa- blo Amok odoletan bukatu zuen Urzaizek jauzi egitean emandako kolpe batengatik- «baldintzatu» zuen epailearen erabakia.
Denboraldiko bosgarren txartel horia izan zen nafarrarentzat, eta partida bateko zigorra bete beharko du, helegitea onartzen ez badute. Hala ere, klubak aurkeztuko duen bideoan argi ikusten da nafarrak ez duela Recreativoko jokalaria kolpatzen. Amorebietak, aldiz, gorria ikusi zuen falta taktiko bat egiteagatik zelai erdian, eta zigor bera egokituko litzaioke. Rubinos Perez erratu egin zela adierazi zuen atzo Iurretako atzelariak: «Jokaldia moztera bakarrik joan nintzen; ez nion aurkariari min egin gura. Txartel hori batekin nahikoa izango litzateke. Harritu egin nintzen gorria atera zidanean».
Yeste Munichera
Amorebieta eta Urzaiz heldu den igandean Deportivoren aurka jokatzeko egon daitezkeen arren, Fran Yesteren arazo fisikoak ez dira konpontzen, eta erdilaria Alemaniarantz joan zen atzo Sabino Padillarekin batera, Muschaweck sendagileak ikus dezan.
Pubis aldean duen minak ez dio azkenaldian ondo entrenatzen utzi, eta partidetan bigarren zatian zelairatu ohi izan du Manek. 2002an eta 2006an ebakuntza egin zioten Munichen lesio berdina izan zuelako, eta sendagileak esaten duenaren arabera ikusiko da Yeste igandean eta Liga bukatzeko geratzen diren partidetan jokatzeko moduan izango den.
«Jauzia garbia da. Falta ere ez dudala egin uste dut. Txartela baliorik gabe uztea izango litzateke logikoena. Ahalegina egin beharra dago eta helegitea aurkeztu».
«Jokaldia moztera bakarrik joan nintzen; ez nion aurkariari min eman nahi. Txartel hori batekin nahikoa izango litzateke. Harritu egin nintzen gorria atera zidanean; ez nekien non sartu».
Juanma Delgado, defensa del Deportivo -próximo rival liguero-, con un golpe en la rodilla izquierda, puede perderse la vuelta de las semifinales de la Copa de mañana medirá a su equipo con el Sevilla en el Sánchez Pizjuán. El zaguero se retiró de la primera sesión de trabajo de la semana tras chocar con un compañero en el partido de entrenamiento y está pendiente de evaluación, por lo que es duda.
Ana Urkijo recogió ayer la distinción de la Real Orden del Mérito Deportivo con la categoría de Placa de Plata otorgada por el Consejo Superior de Deportes a nuestra institución. Sin embargo, el club señaló que mantiene las discrepancias con el citado organismo y la defensa de los intereses de esta entidad, en relación a la sanción de Carlos Gurpegi.
El Athletic inició la concentración que le mantendrá hasta el viernes en la localidad gaditana de Chiclana de la Frontera con el habitual entrenamiento de recuperación que suele llevar a cabo después de los partidos, según informó el club bilbaino. En la sesión, que se desarrolló en las instalaciones deportivas de Sancti Petri con buena temperatura y en un terreno de juego en perfectas condiciones, no pudo participar Joseba Etxeberria. Aún estando algo mejorado de la gastroenteritis que le impidió jugar en Huelva, se limitó a realizar carrera continua. Casas participó en el partidillo de los suplentes.
Manex ALTUNA