ANTZERKIA
Albert Pla artista katalan polemikoa eta Judith Farres Barañaingo agertokian
Zinema, antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Abokatu baten istorioa kontatzen du. Bere gogoeta eta arazo moralak aurkezten dizkigun pertsonaia kontraesankor eta zinikoarena egin du Plak; muntaiaren hari diren irudi garratz eta probokatiboez baliatu da. Filmak bost kanta berri ditu, eta Juanma Bajo Ulloa eta Cesc Gay zinemagileek parte hartzen dute aktore gisa. Filma proiektatzen duten bitartean, Plak eta Judith Farres konpositoreak elkarrekin antzezpen musikal mingarriak egiten dituzte agertokian.