GARA > Idatzia > Non Zer

ERAKUSKETA

Bihar bisita gidatuak hasiko dira «Elektroi askeak» Tabako Fabrikako erakusketara

Tabako Fabrikak aste honetan martxan jarriko ditu «Elektroi askeak» erakusketarako bisitaldi gidatu bereziak. Bideo garaikidera hurbildu ahal izango gara zazpi artista eta irakasleren begiradaren laguntzarekin. Esperientzia horretan parte hartzen ari diren lagunek ikusleekin komentatuko dituzte erakusketa horretako hamabi bideoak, «Lemaître» bildumako lan aukeraketa. Ostegunean eta ostiralean, Juan Azpeitiaren «Nicotina electrónica». Interesa dutenek 677 68 14 57 telefono zenbakira deitu behar dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo