GARA > Idatzia > Euskal Herria

German Rodriguezen monolitoa berriz ere dagokion tokian jartzeko eskatu dute

GARA |

Azken hiru hilabeteetan bezalaxe, hilaren 8an, Hilarria Batzordeko kideek elkarreta- ratzea egin zuten German Rodriguezen heriotza gogora ekartzen duen monolitoa berriz ere bere lekuan jar dezaten eskatzeko.

Aipatu hilarria Orreaga Etorbidean zegoen kokatua, gaztea 1978ko sanferminetan poliziaren tiroek hil zuten leku berean. Iruñeko Udalak (UPN-CDN) ordea, aparkaleku bat egiteko aitzakiarekin kendu egin zuen eta bere lekuan entzierroaren omenezko monumentu bat jarri zuen otsailan. Gogora ekartzekoa da, irudia jarri zuten egunean hiritarrek protesta egin zutela eta Polizia horien aurka oldartu zela.

40 bat taldek eta 200dik gora lagunek osatzen duten batzordeak, uztailaren 8an, German Rodriguezen heriotzaren 29. urteurrenean, hilarria dagokion lekuan kokatua egon da-dila eskatzen dute. Helburu horrekin, hain justu ere, hilabetero zortzigarren egunean protesta egiteko erabakia hartu zuten.

Sarraskia gogora ekartzeko

Batzordeko kideen esanetan, Poliziak 1978ko sanferminetan eragindako sarraskia gogora ekartzeko eta horrelakorik berriz ere gerta ez dadin garrantzitsua da hilarria. Izan ere, euren esanetan, Germanen heriotza gogora ekartzearekin batera, gertakizun haiek eragiteagatik inor ere ez dutela epaitu salatzeko ere balio du. Horregatik, hilarri hori kenduta, sanfermin haietako gertakizunen oroimen historikoa estali eta baztertu nahi dutela irizten diote batzordeko horretako kideek.

Kontzentrazioa, aurrekoen moduan, jai giroan egin zuten eta Iruñeko abesbatza batek, bertsolari batek eta txistulari talde batek hartu zuten parte. Horiez gain, Iruñeko Udalerako zenbait hautagaik ere parte hartu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo