GARA > Idatzia > Gutunak

nekane madariaga Iruñea

Herri Urratserako autobusak

Igandean, Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats festa ospatuko da Senperen. Iruñean autobusa lortzeko arazoak izan ditugu urtero bezela, baina aurten arazoa areagotu egin da, ia Iruñerri osoan ez baita autobus bat bera ere antolatu.

Ez dakit azkenean zerbait lortu ahal izango dugun, baina egoera hau lotsagarria iruditzen zait oso. Badirudi batzuetan Iparraldeko hiru probintziak hor daudela eta gure laguntza beharrezkoa dutela ahazten zaigula.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo