GARA > Idatzia > Errugbia

Hernanik mailarik gorenera itzultzeko aukera paregabea dauka

Ia hiru hamarkada eta gero, Hernani berriro ere Ohorezko Mailan izateko aukerekin dago. Gipuzkoarrek denboraldi bikaina egin dute, eta mailarik gorenera heltzeko urrats bat falta zaie. Hori, ordea, ez da batere samurra Monte Ciencias Sevillak talde izango baitute aurkari.

Jon LEUNDA

Urte gogoangarria izan daiteke Hernanirentzat; izan ere, Ohorezko Mailara igotzeko aukera paregabea baitu. Hasteko, kanporaketa jokatuko du El Monte Cienciasen aurka. Sevillarren aurkako partida horiek gainditzen baditu heldu den urtean maila nagusian izango da.

Hernanirentzat ez da arrotza Ohorezko Maila. 80ko hamarkadan ere hor ibili zen eta mailarik onena ematen, gainera. Gero, urte txarrak ere izan ziren, eta beheko zuloan ere izan dira, baina orain berriro ere onenen parean izateko atarian daude.

Gipuzkoarrek maila nagusira igotzea lortzen badute, eta daudenek eusten baldin badiote, Espainiako Ligan jokatzen ari diren euskal taldeak gehiengoa izango lirateke Ohorezko Mailan, lau izango balirateke, eta lau horietatik, hiru gipuzkoarrak. Horreloakorik, orain arte, ez dute inoiz ikusi.

Hernanin ilusioa da nagusi, atzo Joxe Elosegik, taldeko entrenatzaileak, GARAri esan zionez: «Egindakoarekin konforme gaude, eta hemendik aurrera datorren guztia gehigarria izango da. Gauden lekuan egonda, eta Ohorezko Maila horren gertu ikusita, beti amesten duzu igoera lortzearekin, baina lortzen ez dadugu ere, ez da izango deskalabru bat», aitortu zuen.

Sevillako taldearen inguruan gauza gutxi dakitela ere onartu zuen: «Oso gutxi dakigu. Ez du talde txarra izango iaz Ohorezko mailan baitzegoen. Azken urte hauetan gu gauden multzotik lortzen dute taldeek igoera, eta horrek beti ematen dizu itxaropena», esan zuen.

Aurkariari buruz gutxi jakiten denean, partidak behar bezala prestatzea ez dela erraza esan zuen: «Gu talde amateurra gara, eta ez daukagu beste aukerarik. Bideoak izatea izango zen onena, baina hori ezinezkoa da. Igandean, behintzat grabatuko dugu partida, eta itzulerakorako gehiago jakingo dugu. Horrelakoetan, orain arte bezala jokatu behar izaten da. Gero, aldaketak egin behar badira, zelaian bertan, jokatzen ari diren bitartean egin behar dira», esan zuen Hernaniko entrenatzaileak.

Itzulerako partida etxean jokatuta nahiago zuela onartu zuen, baina seguru dago Landaren emaitza on bat lortzen badute, horri eustiko diotela: «Kanporaketetan onena itzulerakoa etxean jokatzea izaten da, baina hor ez geneukan zer eginik. Etxean bigarren partida jokatzeko, lehen fasean gure multzoan lehenengo izan behar genuen, eta bigarren izan ginen. Hala ere, Landaren emaitza onik lortzen baldin badugu, seguru nago han eutsiko diogula».

Izan ere, heldu den urtean maila nagusian lau euskal talde izate horrek, Elosegiri ere ilusioa egiten dio: «Gauza handia izango litzateke, alde guztietatik. Lau horietatik hiru, gainera, gipuzkoarrak izango ginateke, eta uste dut horrek zerbait esan nahiko lukela. Gero bidaiatzareko garaian ere, alde handia dago. Era guztietara onuragarria izango litzateke», esaten du Joxek.

Denak herrikoak

Hernanin ere errugbirako afizio dezentea dago, eta igandean Landare beteko den errezeloa dago. Taldeko entrenatzailearen esanetan, herrian jadanik bizi omen da igandeko partida:«Jende guztiak badaki igandean zer partida dagoen, eta uste dut denek dutela ilusioa. Nik uste dut Landaren zale asko izango direla, eta eskertuko dugu», aitortu zuen.

Datozen bi asteburuetan gertatzen dena gertatu, Hernanik egin duen denboraldiak ez dauka inongo aitzakiarik, eta are gutxiago taldeko jokalariak herrikoak direla kontuan hartzen badugu, goi mailan dabiltzan inork ez baitu horrelakorik, denak izaten baitituzte kanpotarrak. Hori omen da Elosegiri pozik handiena ematen diona: «Uste dut hori dela politena. Gauden guztiok Hernaniko eskolatik atera gara, ez daukagu kanpotarrik, eta begira non gauden. Igotzen baldin bagara, ikusiko dugu zer gertatzen den, baina hasiera batean ez daukagu ezer asko aldatzeko asmorik», esan zuen Elosegik.

El getxo Artea y el Kitmar Ordizia se juegan la permanencia

La posibilidad de que la División de Honor tenga la temporada que viene cuatro equipos vascos, no pasa sólo con que el Hernani logre el ascenso. Los que ya están arriba también tendrán que lograr la permanencia.

Faltan tan sólo dos jornadas para que concluya la Liga y el Spyro Bera Bera es el único que tiene asegurada su continuidad en la División de Honor. El Kitmar Ordizia lo puede certificar este mismo fin de semana, ya que recibe el Liceo Francés, equipo situado en el penúltimo lugar de la tabla. Una victoria les aseguraría la permanencia.

El Getxo recibe al Bera Bera, en el último derbi de la temporada. Los vizcainos podrían sellar la salvación siempre y cuando ganen a los donostiarras y el Ordizia supere al Liceo. De lo contrario tendrían que esperar a la última jornada. Eso sí, los dos equipos vascos implicados en el descenso esperan que los seguidores les apoyen al máximo en los partidos decisivos del fin de semana. J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo