GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora Urrezko lehiaketa

Donato Larretxeak ere finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu du

J.L. | DONOSTIA

Faboritoek ez dute hutsik egin Urrezko Aizkorako lehiaketan, eta Donato Larretxeak ere finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu zuen, atzo Morgan jokatu zuten saioan. Beraz, hiru faboritoak sailkatuta geratu dira. Bai Nazabal, bai Larretxea, bai eta Olasagastik ere txartela poltsikoan baitute.

Atzo, Arrospideren aurka neurtu zituen indarrak Larretxeak, eta oso norgehiagoka estu baten ostean lortu zuen Leaburuko aizkolaria menderatzea. Seitatik lau proba bereganatu zituen, baina minutu erdiko aldea besterik ez zion kendu. Lan guztiak burutzeko, 17 minutu eta 27 segundo behar izan zituen Larretxeak, eta 18.00 Arrospidek. Hala ere, Leaburuko aizkolariak oraindik badu finalerdietan izateko aukera. Hiru multzoetan bigarren geratu diren guztiek beste neurketa bat jokatu beharko baitute, finalaren atarikoan izango den laugarren aizkolaria erabakitzeko. Beste bi multzotan, ordea, oraindik erabakitzeko daude. Batean, Arriaren eta Rekondoren arteko irabazlea sailkatuko da, eta bestean, berriz, Lopezen eta Azurmendiren arteko garaileak izango du kanporaketa horretan izateko aukera.

Harri-jasotzaileak

Harri-jasotzaileen deman, berriz, Ostolatzak eta Zelailuzek lortu zuten garaipena. Orotara, 97 jasoaldi eman zituzten (10.560 kilo) eta, Barinagak eta Agirrek, berriz, hiru jasoaldi gutxiago eman zituzten (10.160 kilo). Ostolatzak eta Zelailuzek finalerdietan izateko urrats handia egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo