GARA > Idatzia > Pilota

Buruz Burukoa Material aukeraketa

Gonzalez: «Buruak erantzunez gero, kontuz ibili nirekin"

Lapurtarrak «fisikoki sekula baino hobeto" dagoela esan zuen Zarauzko material aukeraketan. Aspeko aurrelariaren pilotek pisu handiagoa dute eta mugitzeko zailagoak dira Bengoetxearenak baino

Pilotari irregularretan irregularrenetako bat da Sebastien Gonzalez. Buruz burukoan oraindik debutatu ez duenez, zalantzak egon zitezkeen Azkaineko aurrelariaren sasoiaren inguruan baina pilotaria atzo Aritzbatalden piloteatzen ikusita, kolpea behintzat, sobera daukala argi utzi zuen. Pilotariak berak ere adierazpenetan, fisikoki «sekula baino hobeto» dagoela esan zuen eta berak ere ohikoa duen urduritasunari dio beldurrik gehien, fisikoki eta kolpez edonori irabazteko gai ikusten baitu bere burua.

«Nik uste dut momentu honetan ondo nagoela, Panpirekin asko eta asko entrenatzen izan naiz eta uste dut Buruz burukorako puntu-puntuan nagoela. Egia esan, fisikoki aurreko urteetan baino hobeto nago eta betikoa izango da. Buruz ongi banabil, kontuz ibili behar nirekin», aitortu zuen atzo Zarautzen.

Bere buruarengan konfiantza izugarria dauka Aspeko aurrelariak eta frontoian oso eroso izan zen atzo, baina larunbatari begira, lehen partidan pilotari gehienek duten urduritasunak kezkatzen du gehien lapurtarra. «Lehendabiziko partida oso gogorra izaten da, tentsio handia izaten da, ez baitakizu askotan nola zauden. Buruz buru partida gutxi jokatzen dira eta pixka bat nerbioso sartzen zara frontoira. Baina beste aldetik, beste gauza guztiak, fisikoki eta eskuetatik ondo nago eta gauzak kontrolatzen ditut», azaldu zuen azkainekoak.

Oinatz Bengoetxeak, bere aldetik, debutaren urduritasun hori gainetik kendu du. Izan ere, larunbatekoa aurtengo hirugaren Buruz buruko partida izango du, Martinez de Eulate eta Iñigo Leiza kanporatu ostean. «Ni egia esan oso lasai nago, lanak lehendik ere nahiko ondo kunplituta ditudala uste dut. Aurreko bi partidak irabaztea gauza ederra izan da eta lehendabiziko final-zortziretan sartzea ere bai. Partida honetarako gogo handiarekin nago, ondo prestatu dut partida hau hiru asteetan eta pentsatzen dut gerra emango diodala», azaldu zuen Goizuetakoak, nahiz eta pronostikoetan eta apustuetan Gonzalez faborito argia izan.

Materialarekin ez zuen ez batak eta ez besteak inolako arazorik. Pentsa, normalean kontrakoa izaten den arren, Oinatz Bengoetxeak aukeratutako punparenak ere asko gustatu zitzaizkiola. Bakoitzaren ezaugarrien arabera, oso material desberdina hautatu zuen bakoitzak; lapurtarrak 105,8 eta 106,9 gramoko pilotak aukeratu zituen¯Oinatzenak baino motelagoak¯ eta buelo handia hartzen dutenak, bereziki pisutsuena eta larru bueltakoa den hori. Asegarceko aurrelari nafarrak, bere aldetik, punparen 103,8 eta 104,5 gramoko bi pilota biziagoak hartu zituen.

Zabalerako sakeak prest ditu Aspekoak

Partidak prestatzen maisua da Panpi Ladutxe eta inork ikusten ez zituela uste zuenean, ezkerretik zabalera sakeak entrenatzen jarri zuen Sebastien Gonzalez. Oinatz Bengoetxea kazetariekin zela-eta honen botileroa Patxi Lizartza aldageletan zela, hamaika sake eginarazi zizkion Azkaineko ezkerrari, harik eta nafarrak hizt egiten amaitu zuen arte. Ikusi ahal izan zenaren arabera, litekeena da larunbateko partidan Gonzalezek ezker pareta aprobetsatuta bi paretak jotzea saketik, pilota zabalera bidaltzeko, froga nahiko ondo atera baitzitzaion.

Horrela jotako pilota batek ia-ia kazetari baten buruan jo zuela-eta, Oinatz Bengoetxea konturatu zen «Gonzalez zerbait prestatzen» ari zela baina horrek baino, ezker baten aurka jokatzeak dakarren deserosotasunak kezkatzen du. «Ezkerra beti izaten da arraroa, sake errestoan beti pilotari efekto berezi bat ematen dio eta kontuan hartu behar izango dut. Baina ea partidara lasai joaten garen eta guk daukagun guztia ematen dugun. Buruz burukoan sekreturik ez dago, jotzen ez badiozu, ez dago deus egiterik eta nik uste dut kolpez nahiko ondo nagoela».

J.O.

Chafee firma con Asegarce por dos temporadas

Después de no renovar el contrato que tenía con Aspe y que terminó este fin de semana, Ismael Chafee firmó con Asegarce por dos años, según dio a conocer la promotora bilbaina. El nuevo contrato del delantero de Irurtzun, que se mostró muy ilusionado, comenzará el viernes 18 y a partir de ese día será programado en los festivales.

Martínez de Eulate pasará por el quirófano

Pedro Martínez de Eulate ha decidido pasar por el quirófano para solucionar los problemas de riego sanguíneo en sus dedos corazón y anular. El zaguero de Lizarra comenzó a notar la falta de sangre en el Parejas que conquistó con Xala y será operado por el doctor Ander Letamendia. Permanecerá unos dos meses de baja.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo