GARA > Idatzia > Kirolak

bat fOrmula Kataluniako Sari Nagusia

Massak erraz irabazi du Montmelon eta Hamilton da lider berria

Ferrariko pilotuak nahi bezala menperatu zuen lasterketa, nahiz eta irteeran Alonso pistatik bota behar izan zuen. Raikkonenek koadro elektrikoarekin arazoak izan zituen, eta Hamiltonek eta Alonsok bete zuten podiuma, bigarren eta hirugarren sailkatuta

GARA | MONTMELO

Ferrarik atzoko Kataluniako Sari Nagusian aurkia eta ifrentzua ezagutu zituen. Felipe Massak, Bahreinen irabazi bezala, Montmeloko zirkuituan ere nahi izan zuen guztia egin eta bigarren garaipena lortu zuen jarraian. Aldiz, Kimmi Raikkonen finlandiarrak hamargarren itzulian lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen, koadro elektrikoarekin arazoak zirela eta.

Bestetik, McLaren taldeak bigarren eta hirugarren lekuak bete zituen. Lewis Hamilton britainiarra izan zen bigarren eta Fernando Alonso asturiarra, hirugarren. Hala, Hamilton hasiberria da Munduko Txapelketako lider berria, 30 punturekin. Bigarren lekuan bere taldekide Alonso da bi puntu gutxiago pilatuta, eta hirugarren, berriz, Felipe Massa, 27 punturekin. Raikkonen laugarren postuan dago, behin behinean, 22 punturekin.

Ireteera korapilatsua eta kito

Bat Formulako mundiala saldu behar dutenen hitz jarioa gorabehera, Montmelon jokaturiko sari nagusian emozioa irteeran soilik izan zen. Handik aurrera, ia ez zen aurreratzerik izan. Ez pista barruan, behintzat.

Fernando Alonsok, bere ohiko irteera zalapartasu bat egiteko intentzioa zuen. Nahiz eta zirkuituko alderdi «zikinetik» abiatu, gogor eraso zuen Felipe Massaren lehenengo postua, horren ostean lasterketa menpean izango zuelakoan.

Alabaina, piloto brasildarrak ez zion nahi zuenik egiten laga. Massak presiopean behera egiten duela esaten dutenek ahoa itxita eduki behar izan zuten atzo, ederki eutsi baitzion. Alonsok lekua hartu nahi zuen, baina Massak ez zion utzi. Beraz, Massak arerioa kanpora bota zuen eta, hala, Alonsok laugarren lekuan ekin zion lasterketari. Hantxe amaitu zen lehenengo postuari zegokion borroka.

Dena den, McLarenen pozik egon daitezke, izan ere Hamiltonek Raikkoneni aurre hartu baitzion. Horretaz gain, hamargarren itzulian pot egin zuen finlandiarraren autoak. Lasterketa osoa falta zen, baina aurrealdean ez zen gehiagorik jazo.

Kataluniako Sari Nagusiko «lasterketa txikiek» emaitza interesgarriak eman zituzten. Hala, Epsilon-Euskadiko gidari ohi Robert Kubicak laugarren amaitu zuen, eta Takuma Satok zortzigarren, horrela, Super Aguri taldeak bere historiako lehenengo puntua eskuratuz .

Hamilton: «Lo que estoy viviendo es un sueño"

Debutante, compañero de equipo del actual campeón del Mundo de Fórmula Uno, y líder indiscutible de la categoría, Lewis Hamilton se hallaba muy feliz de la carrera que había llevado a cabo en el circuito de Montmeló.

«Las cosas están yendo cada vez mejor para mí y ahora, con el liderato, lo que estoy viviendo es un verdadero sueño», declaró el piloto británico.

Pese a tener una carrera relativamente cómoda, sin sobresaltos ni acosos por parte de ningún rival, el inglés confesaba que su carrera estuvo «repleta de problemas», por lo que se felicitaba de su segundo puesto final.

«Al principio tuve problemas de sobreviraje y me costó bastante mantenerme en la pista. Sin embargo, en pocas vueltas las cosas fueron a mejor. No obstante, tras el primer repostaje, tuve algo de mala suerte con el tráfico, con lo que la diferencia con respecto a Felipe Massa se volvió insalvable», dijo.

La otra cara de la moneda de McLaren no era sino Fernando Alonso. Incapaz como había sido de tomar la delantera ante los suyos, el piloto asturiano relataba el rocambolesco inicio de carrera en el que Massa le venció por la mano y lo sacó a la arena.

«Sigo pensando que había frenado más tarde entrando en la curva primero que Felipe Massa y por desgracia nos tocamos».

Dentro de lo malo, Alonso se conformaba con el tercer lugar y declaraba que «en el noventa y nueve por ciento de los casos los dos coches hubieran quedado eliminados, pero pudimos salir y terminar primero y tercero. Hemos tenido suerte».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo