HAUTESKUNDEAK EUSKAL HERRIAN
Gatazkaren konponbidea ez dagoela Madrilen ohartarazi dio EAk EAJri
Hauteskunde kanpainaren hirugarren egunean mitinak eta ekitaldiak nonahi izan ziren. Bilbon jarri zuen hitzordua EAk eta bertan alderdiko presidente Begoña Erraztik gogor kritikatu zuen EAJ. «Ajuria Enea aurreko" estrategian kokatzea eta PPrekin hitzartzeko duen prestutasuna salatu zituen Erraztik. Zarautzen aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundirako EAJko hautagai Markel Olanok bakearen eta akordio politikoaren aldeko mezuak helarazi zituen.
GARA | BILBO
EAJk, Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa ukatu eta «indarkeria terroristan oinarritutako arazo batean laburbildu nahi» duela salatu zuen atzo, EAko presidente Begoña Erraztik.
Bizkaiko hiriburuan burututako hauteskunde mitinean, EBBko buru Josu Jon Imazek PPrekin ituntzeko publikoki erakutsitako prestutasuna gogor gaitzetsi zuen EAko buruzagiak. Erraztiren aburuz, «Espainia totalitarioaren faltarekin mindutakoak» edota «Itun Antiterrorista eta Alderdien Legearen, edota manifestazioetan bandera falangisten buruak» dira PPkoak eta horiekin hitzarmenak edukitzea kritikatu zuen. Bide horretan, Euskal Herriak dituen arazoen konponbideak Estatu espainoletik ez direla iritsiko adierazi zuen Erraztik; eta konponbidea, alderdien arteko elkarrizketatik eta Euskal Herriaren etorkizuna euskal herritarren hitza eta erabakia onartzetik iritsiko dela gehitu zuen.
Era berean, «Ajuria Enea aurreko estrategia» aukeratu izana leporatu zien EAko presidenteak jeltzaleei; eta estrategia horrekin, herri honek gatazka politikoaren konponbidean «atzera egingo» duela adierazi zuen, «elkarrizketa politikoan aurrearatutako guztiarekin puskatuz» gehitu zuen Erraztik.
Gatazka politikoaren izatea bera zalantzan jarriz, Euskal Herria «interes zehatz batzuei lotutako amnesia batera zuzentzen dela» azaldu zuen atzo Bilbon.
Estatu espainoleko hainbat gunetatik ideia abertzaleak «kriminalizatzeko saiakerak» egin direla adierazi zuen Erraztik. Era berean, «ETAren indarkeria» argudiotzat hartuz, haren aburuz, «euskal gizarteari, egin ez duenagatik, barkamena eskatzeko exijentzia» egin zaio. Eta hori guztia, Euskal Herriak berezkoak dituen eskubide nazionalak ez defendatzeko helburuarekin egin dutela gogor salatu zuen.
Erraztiren arabera, euskal gizarteak ez du barkamena eskatu beharrik, horren ordez, «bai ETAren indarkeriak zein GALek edota 1936ko gudak sorrarazitako kalte moralak konpontzea» eskatu beharko luke.
Begoña Erraztirekin batera, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai Ricardo Barainka eta Bilboko zerrandaburu Jon Aritz Bengoetxea aritu ziren Bizkaiko hiriburuko hauteskunde ekitaldian. Bertan, Zuzenbide espainola «benetako lotsaria» dela azpimarratu zuen Erraztik eta giza eskubideak «une oro eta era sistematiko batean urratzen» dituela salatu zuen. Erraztik, bere diskurtsoan, Auzitegi Nazional espainolean makrosumario desberdinetan auzipetutako milaka euskal herritarrak izan zituen gogoan.
«Akordio politikoaren olatua»
Gipuzkoako Foru Aldundirako EAJren hautagai Markel Olanok beste alderdietako hautagaiei «bakearen eta akordio politikoaren aldeko olatu bat eratzea» proposatu zieten atzo Zarautzen egin zuten kanpaina ekitaldian. Bere esanetan, «olatu» hori gainera, baliagarri litzateke, «guztiak politikan parte hartzeko eskubidea izan dezaten» eta «alderdien arteko elkarrizketa berreskuratzeko». Gainera gisa horretan, Olanoren ustez, lortuko litzateke «alderdiak akordio batera iritsi eta geihengoaren jarreraren gaineko herri galdeketa egitea, betorik gabe».
Alderdiko presidente Josu Jon Imazek hainbatetan egin bezala, ETAren balizko ekintza baten gainean mintzatu zen eta egindako proposamenaren gainean konpromezua hartzeko beharra nabarmendu zuen «beste atentatu bat eragozteko, elkarrizketatzeko eta akordio berri bat lortzeko lan egiten hasteko». Izan ere, EAJren hautagaiaren arabera, «ziurgabetasunezko egoera politikoa» da egungoa, «bake prozesuaren krisiaren» eta «ETAren indarkeriaren iraupen mehatxuagatik». Horretan zeresana dute, Olanoren iritziz, «ezker abertzalearen ilegalizazioak, Estatu espainolak Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen gaitasuna baztertu izanak eta alderdi politikoen arteko inkomunikazioak».
EAJk Zarautzen egindako ekitaldian, Etxerat-eko kideak Markel Olanori haien eskaerak helarazteko aukera izan zuten eta dekalogoa eman zioten.
Egun hauetan, ugariak dira alderdi desberdinen hauteskunde mitin eta ekitaldiak. Gasteizen hitzordua jarri zuten atzo Ezker Batua-Aralarreko kideek. Dei egin zieten «abstentzionistei» eta batez ere gazteei, PP «demokratikoki hutsaraztera» Arabako Foru Aldunditik eta Gasteizko Udaletik.
Ezker Batuko koordinatzaile nagusi Javier Madrazok «Gasteizen eta Araban aldaketa posible» dela adierazi zuen, baina horretarako beharrezko jo zuen pertsona «aurrerakoiek eta ezkerrekoek» EB-Aralar bozkatzea.
Bere ustez, Gobernu aldaketarako «beharrezkoa da gobernu gehiengo anitz eta zeharkakoak eratzea, EB-Aralarrek presentzia handia duelarik». Izan ere, Madrazoren esanetan, euren koalizioa da «berme bakarra gizarte politika aurrerakoiak egin eta euskal erakundeek ezkerrera benetako bira egin dezaten».
Bestalde, Aralarreko eledun Mikel Basaberen ustez urte askoan Arabak eta Nafarroak alor asko komunean dituztela esan izan da. «Guk uste dugu, neurri batean hori esaten dutenak asmatu egiten dutela, alderdi askotan antzekoak baitira: komunean dutenaren artean dago, esaterako, Nafarroan eta Araban eta Gasteizen aldaketa posible dela.
Inondik ere, Araban eta Gasteizen aldaketa eman dadin, ezkerretik bultzatu behar da, eta Ezker Batua eta Aralarretik egingo dugu», adierazi zuen Basabek.
Euskal gizartearen hitza eta erabakiaren errespetuan dago Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko gakoa, Erraztiren arabera. Hortaz, soluziobidea, Euskal Herrian dagoela esan du EAko presidentak, eta «Estatu espainolean».
Ajuria Enea aurreko estrategiak hartu izana leporatu dio EAk EAJri,eta bide honetan, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidean «aurrera baino, atzera egingo» dela deritzo Begoña Erraztik.
Pakearen eta akordio politikoaren aldeko olatua eratzeko nahia azpimarratu zuen atzo Markel Olanok, era honetan, alderdiak akordio politikoa eskuratu eta betorik gabeko herri galdeketa egiteko aukera lortuko zela arguadiatuz.
Tras los incidentes ocurridos la madrugada del sábado en Bilbo, donde varios jóvenes fueron golpeados por los escoltas de dos candidatas del PP, Radio Euskadi informó durante la jornada de ayer de que varios de esos jóvenes han interpuesto denuncia contra los guardaespaldas.
Los hechos se produjeron alrededor de las 00.45, cuando varios jóvenes protestaron ante militantes del PP que pegaban carteles electorales en la plaza del Sagrado Corazón. Los jóvenes que reconocieron haber insultado a las militantes del PP -la cabeza de lista al Consistorio de Sondika, Nerea Alzola, y la número 4 de la candidatura al Ayuntamiento de Ermua, Virginia Arroyo- aseguraron que a partir de ese momento fueron objeto de una brutal paliza en la que los guardaespaldas utilizaron barras de hierro.
El incidente se saldó con el traslado al hospital de dos de los jóvenes, que presentaban un pronóstico reservado y leve a su ingreso en Urgencias. Según el partido liderado por Mariano Rajoy, las dos militantes del PP acudieron al centro hospitalario, con contusiones en el hombro, codo y mano en el caso de Nerea Alzola, y rotura parcial del maxilar y contusión lumbar en el de Arroyo.
Por otro lado, la Ertzaintza detuvo durante la noche del sábado a tres jóvenes gasteiztarras, a los que acusa de participar en un «delito de desórdenes públicos». Los arrestos se practicaron sobre las cuatro y media de la madrugada, cuando un grupo de jóvenes cruzaba contenedores en la calle Cuadrilla de Salvatierra.
Según la información ofrecida por diversas agencias informativas, dos de los tres detenidos son menores de 16 años, por lo que quedaron en libertad, mientras que el tercero, de 19 años, estaba a la espera de a ser puesto a disposición de la autoridad judicial.
El cruce de contenedores en la capital alavesa no fue la única protesta realizada en la madrugada del sábado. En la capital vizcaína, el batzoki situado en el Casco Viejo y un tranvía de EuskoTren también fueron objeto de sabotajes.
A última de la tarde del sábado, hacia las 20.15, un grupo de personas rompieron los cristales del batzoki de la calle Tenderia. Un cuarto de hora más tarde, desconocidos realizaron un sabotaje contra un Tranvía que circulaba por la zona de La Ribera, según dio a conocer EuskoTren, que indicó que los atacantes interceptaron el tranvía y lanzaron objetos contra el vehículo.
Como suele ser habitual tras este tipo de actos, las condenas y los mensajes respecto a la kale borroka se hicieron notar en muchas de las comparecencias realizadas dentro de la campaña electoral.
El secretario del PSE en Gipuzkoa, Miguel Buen, pidió a ANV que rechace estos ataques y demuestre que «repudia la violencia, tal y como aseguran sus estatutos». En esta línea, Buen subrayó que «la práctica de la amenaza y la violencia son incompatibles con el ejercicio de la política».
El alcalde de Bilbo y cabeza de lista del PNV para esta localidad, Iñaki Azkuna, coincidió con Buen al manifestar «que no vale sólo con decir que se está contra la violencia en los estatutos, hay que decirlo todos los días». Referiéndose a los incidentes acaecidos en Bilbo por la tarde del sábado, Azkuna señaló que «ese mundo radical no se acostumbra a la paz y a la convivencia».
El coordinador general de Ezker Batua, Javier Madrazo, también afirmó que los actos que están sucediendo durante la campaña electoral son «actos de terrorismo y una violación del derecho a la libertad de expresión». Y fue más allá al asegurar que Batasuna «tiene el interruptor de la kale borroka» ya que, a su juicio, «la activa o la desactiva dependiendo de estrategias e intereses».
El presidente del PP en Bizkaia, Antonio Basagoiti, indicó que los sabotajes son fruto de que «el Gobierno de Zapatero alimentara la bestia de ETA».
El delegado del Gobierno español en la CAV, Paulino Luesma, aseguró que las FSE «siguen atentos y vigilantes ante las actuaciones de indeseables de la izquierda abertzale que pretenden perturbar» la campaña electoral, a los que tildó de «grupo de fascistas». Aseguró además, que la ciudadanía vasca está «harta de la sinrazón de la violencia».
Euskal erakundeek ezkerrera bira egiteko alternatiba bakarra bezala aurkeztu zuen bere burua Ezker Batua-Aralarrek. Madrazoren arabera, haiek dira politika aurrerakoiak egin ahal izateko, «egun dagoen berme bakarra».