GARA > Idatzia > Musika

Arabatakadak musika uholdea ekarriko du campusera ikasleen gozagarri

A.B. | BILBO

Musikak hartuko du gaur Gasteizko unibertsitatea. Arabatakada jaialdia ospatuko dute bertan, goizean hasi eta gauerdian bukatu arte, maiatzaren 18an. Nagiak atera eta goiza alaitzeko, Smoking Barrels, Izeba Pilarren Ilobak eta Yak 42. Bazkalostean, Mikel Eguiluz bakarlari gasteiztarra, iaz «Garai Hobeak» debuta autoekoitzi zuena.

Jaialdiak arratsetik aurrera biziko du ekitaldi nagusia, bost talde handiren parte hartzearekin. Bertan izango da Ziburuko MAK (Mikrofon Addikt Klan) hip hop taldea, Metak zigiluarekin 2005ean debuta egin zuena. Zea Mays bilbotar laukoteak hamar urte betetzen ditu aurten eta bosgarren lanaren prestaketetan buru belarri ari omen da. Obrint Pas talde valentziarrak Internacionalista Tour 06 bira arrakastatsua egin zuen iaz hegoamerika eta Europan zehar eta «Benvingut al Paradís» (Propaganda pel Fet, 2007) plazaratu berri du orain.

Iaz bezala, Tximeleta taldearekin dantzan bukatuko da festa, bukatzen bada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo