GARA > Idatzia > Osasuna

Partida erabakigarria

Zenbakiak irauli behar matematiken onespenerako

Gorritxoak bolada txarra amaitzera behartuta daude mailan mantentzea ziurtatu nahi badu

 

GARA | IRUÑEA

LEVANTE - OSASUNA

Mantentzea inoiz baino merkeagoa izan arren, Osasunak ez du oraindik lasaitasunaren txartela eskuratu. Gorritxoek garaipen bat gehiago lortu beharko lukete azken jaurdunaldi hauetan matematiken onespena izateko, baina, horretarako, beren zenbakiak irauli beharko dituzte.

Nafarroako taldearenak dira, hain zuzen ere, azken bolada honetako datu kaskarrenak. Martxoaren 17an Athletici irabazi ziotenetik, hiru puntu besterik ez du lortu, zazpi jardunalditan lau partida galdu eta hiru berdindu baititu. Celta da emaitza berberak izan dituen beste taldea, eta bere egoerak ere nabaritzen du hori.

Azken jardunaldi hauetan lortutako emaitza txar horiek azaltzeko erabil daitezkeen gainerako datuak larritzeko modukoak dira, gainera; Zigandaren taldeari hamahiru gol egin baitizkiote eta bost besterik ez baititu sartu zazpi aste hauetan.

Goitik behera aldatu beharko du itxura Osasunak, beraz; eskuan izan duen helburua azken unean galdu nahi ez badu.

Jardunaldi aproposa izan daiteke hauxe, gainera. Nafarrek aurkari zuzena bisitatuko dute eta, bestetik, sailkapenaren beheko aldean dauden gainerako taldeek norgehiagoka garrantzitsuak jokatu behar dituzte. Onerako edo txarrerako, aste erabakigarria izan daiteke, beraz.

Aldaketa gutxi

Bere taldeak hain beharrezkoa duen garaipena eskuratzeko, Jose Angel Zigandak aldaketa gutxi egingo du gaur hasierako hamaikakoan. Atzoko saioa ateak itxita izan zenez, azken ordura arte itxaron beharko dugu dudaren bat argitzeko; adibididez, Nekouman edo Juanfran arituko bada erdialdean.

Argiago dirudi Javier Flaño eta Krutxaga taldera itzuliko direla Josetxo eta Izquierdoren ordez.

 
TXARRENAK

Athletici irabazi zionetik, hiru puntu besterik ez du lortu Osasunak, lau porroti eta hiru berdinketari esker. Ordutik jokatutako zazpi jardunaldietan, Nafarroako taldearen emaitzak dira Ligako kaskarrenak.

ERABAKIGARRIA

Nafarrek etsai zuzen baten kontra jokatuko dute, eta sailkapenaren behealdean gainerako taldeek ere aurkari zuzenen kontrako partidak dituzte. Onerako edo txarrerako, aste erabakigarria izan daiteke.

Ziganda: «Ahora no hay margen de error»

Siete jornadas consecutivas sin triunfos que llevarse a la boca mantienen a Osasuna con la permanencia a tiro pero con la intranquilidad de no haberla conseguido aún, mientras las oportunidades se reducen.

«Hemos desaprovechado muchísimas» de ellas, reconocía ayer José Angel Ziganda, «y hemos hecho cosas mal, pero no es fácil». El técnico recordaba en este sentido que «no nos hemos visto apretados de verdad» por la necesidad y que además «nos hemos centrado en los partidos de entre semana». Pero todo eso, lamentablemente, ha acabado ya, variando la situación del equipo. «Ahora no hay margen de error -admitió el Cuco- y estamos muy atentos y sin excusas».

Para salir adelante, el técnico considera imprescindible que «recuperemos la sensación nuestra de estar fuertes, saber qué nos jugamos y que nos tengan que hacer muchas cosas para que nos ganen».

Una buena base para que el equipo «coja confianza y esté más decidido para hacer gol», aseguró, pese a reconocer que no hay «fórmulas mágicas» para acercar entre los tres palos, aún estando convencido de que los delanteros rojillos «tienen gol».

Osasuna, con todo, también tiene que mejorar en defensa para hacerse con el triunfo que necesita. «En el fútbol lo más difícil es crear y hacer gol -analizó- y lo que no puede ser es que nos metan gol con facilidad por despistes, ser blandos o jugar con poca intensidad. Nos tenemos que armar de verdad para estos partidos», subrayó.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo