GARA > Idatzia > Gutunak

Kepa Olaiz Oiartzungo Ekologistak Martxan

Zure boza, ez bota, erraustegira

Erraustegi modernoak, politiko modernoen gezurrak ez dituzte desagertzen, zer pena, hiri hondakinak (zaborrak) deusezten ez dituzten bezelaxe, filtroak jarri bai baina dena alperrik. Lau urte igaro dira erraustegi bi, martxan jartzeko erabakia hartu zutela zeinbait alderdik; horien artean, Oiartzunen «gobernatu» duten bi alderdiak (EAJ-EA).

Oiartzun herria txukun nahi dute eta ez dago gaizki, baina ez ahal zaie beste herriei jasanezina bihurtuko hemen nahi ez dugun erraustegia beste inguruko herrian eraikitzea ala zuek hainbeste bultzatu duzuen parte-hartze horrek erabaki du non kokatu? Inongo jaramonik egin gabe, egin dituzten ekarpen guztiei eta entzungor eginda sortu den gizarte iritziari gai horretan, hor zabiltzate erraustegi bi jarri nahian Zubietako eta Gaintxurizketako gainean, haizeak zabal ditzan gure ingurunean, bertan sortuko diren isurketa toxikoak, dioxinak, metal astunak...Bertan erregai bihurtuta, gaizki bildutako hondakinak, bai hondakin toxikoak bai lehengaiak, birziklatzeko. Astakeria itzela jaun-andreok.

Zergatik ez duzue, hauteskundeetako kanpaina honetan, zuentzat aldarrikatzen erraustegi zoragarri hori, Oiartzun bailararako, zuek esaten duzuen bezela, «bihotza berde» hori indartzeko? Naturak berak osatzen du gorputza bere osotasunean, zuek aldiz erabaki duzue, ni, gu «bihotza» besteak, hor konpon! EAJ-EAk sortu nahian dabiltza, gorputz berri bat bihotzarekin (Txerminator) baina ipurdirik gabe, aleluya! Uste dut enpatxatuko zaretela, denbora testigu. Jasangarritasunaren irizpide modernoa behar bada? Ekologiak bide aldaketa bat behar du, Oiartzungo udalak ere bai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo