Helios Del Santo Gomez Irrintzi euskaltegiko irakaslea
Bihar, guztiok, Irrintzi kanpara!
Irrintzi Euskaltegiak 7. karpa antolatuko du; Euskaltegi berrian azken lanak egiten ari diren garaian, bihar hitzordu handia dugu AEK-rekin bat egiteko, Irrintzi euskaltegia babesteko eta nola ez, gozatzeko. Irrintzi Euskaltegia sortu zenetik 13 urte inguru pasa dira eta proiektu berri honekin jauzi kualitatibo eta kuantitatibo eman nahi dugu. Garaia berezia izanen da, garrantzitsua, guztiz erakargarria. Aurrera eta atzera begira. Horregatik, lehenik eta behin, Irrintzi euskaltegiko historiatik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiak Irrintzira gonbidatu nahi ditugu, eta horiekin batera, nola ez, auzokide eta euskaltzale oro!
Bihar, lehenengo hitzordua izanen da, besta giroan, denok elkarrekin bazkaltzeko, dantzatzeko, elkar agurtzeko... eta bide batez, Irrintzi Euskaltegiko proiek- tu berria erakutsi nahi diegu. Euskaltegi berri bat izanen dugu, irailean kurtso berrian inauguratuko duguna baina horretaz gain, euskara hitz egiteko, hobetzeko, euskaraz bizitzeko eta ederki pasatzeko ere hamaika proiektu dugu. Azkenik, AEK-k guztion laguntza ere behar du proiektu hau aurrera eramateko.