GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sindikalistek bat egin dute Etxerat-ek antolaturiko deialdiekin

GARA |

Estatu frantseseko 25 espetxeetan 121 euskal preso politiko sakabanaturik jarraitzen dutela nabarmenduta, Nicolas Sarkozy presidente hautatu berriak «irudikatzen duen politika errepresiboa gogortu» besterik ez dela egin salatu dute Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat sindikalistek. Euskal presoak Euskal Herrian izan beharko luketela berretsita, Estatuak burutzen dituen estradizio eta espultsioen aurka ere daudela gogorarazi dute.

Aldarrikapen horiek ozenki azaltzeko, bat egin dute Etxerat-ek gaurko deitu dituen elkarretaratzeekin, bereziki, arratsaldeko 6.30etan Baionan egingo denarekin.

CNT, CGT, LAB, Sud-Osasuna-Gizartegintza eta Sud-PTTeko zenbait sindikalistek bat egin dute deialdiarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo