BALDINTZAPEKO ASKATASUNA
Jon Parotek aurkeztutako helegitea aztertu du Parisko Epaitegiak
Parisko epaitegiak, saio itxian aztertu zuen, atzo, Jon Kepa Parotek baldintzapeko askatasun eskaeraren errefusapenari tartekatutako helegitea. Jon Parotek hamazazpi urte darama espetxean eta, egun, Muret-Seysseseko presondegian dago. Joan den martxoaren 1ean Zigorrak aplikatzeko Epaitegiak askatasuna ukatu zion askatasun eskaera, nahiz eta legeak baimentzen duen epeetan egina izan, «goiztiarra» zela esan zuten eta Parotek «egindakoaz damurik agertu ez izanagatik». Ebazpena datozen asteetan aterako da.