GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Nazabalek eta Arrospidek jokatuko dute finalerdietako azken saioa

J.L. | DONOSTIA

Urrezko aizkoran, finalerdietako azkeneko saioa jokatuko dute bihar 18.00etatik aurrera Vianako kiroldegian. Bertan Nazabal eta Arrospide lehiatuko dira.

Aizkolariek honako lan hau egin beharko dute. Hasteko, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtuko dira. Gero, tamaina bereko enborra erlojuz kontra moztu beharko dute. Ondoren, kana-erdikoa izango dute zutik, eta laugarren lanean oin bikoa erdibitu beharko dute. Azkenik, bi kana-erdiko, bi 45 ontzako eta bi 60 ontzako moztu berharko dituzte.

Floren Nazabal da garaipena lortzeko faboritoa , baina kontuz ibili beharko du Arrospiderekin. Leaburukoarentzat lan aproposa da hori, eta bera ezustea emateko prest agertuko da Vianara. Garaipena lortzen duen aizkolariak finala jokatuko du Azpeitian Olasagastiren aurka, ekainaren lehen igandean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo