GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Ostolatza eta Zelailuze dira Vianako saioa irabazteko faboritoak

J.L. | DONOSTIA

Urrezko harri-jasotzaileen saioan ere, finalerdietako azkeneko ekinaldia jokatuko dute, eta horiek ere bihar Bianan izango dira, 18.00etatik aurrera egingo den jaialdian.

Bertan Ostolatza eta Zelailuze Izeta III.aren eta Eizmendiren aurka neurtuko dira. Orain arteko lanak ikusita, lehen bikoa ateratzen da faborito, baina gauzak nahiko estu joan daitezkeen itxura dago. Irabazten duen bikoak finala Izeta II.aren eta Izeta IV.aren aurka jokatu beharko du ekainaren lehenengo igandean.

Honako lan hau egin beharko dute. Hasteko, 125eko zilindro berria erabiliko dute, gero 100eko zilindro zaharra, ondoren 113 ko kubikoa, eta azkenik 100eko boloa. Bi minutuko txandak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo