Idi-probak
Uzkudunen uztarriak jaun eta jabe izan dira Urdulizen
Uzkudunen uztarriak jaun eta jabe izan dira Urdulizen herenegun amaitu diren probetan, bere bi idi pare estreinako hiru postuetan sartu baitira. Irabazlea Telleriaren izenean aritu zen, eta hirugarren geratu zena Letearen izenean, baina biak dira Uzkudunenak. Garaileak, 47 untze, 1/4 eta 0,10 metro egin zituen. Uzkudunen bi uztarrien artean, Lopategiren idi parea sartu zen.