Ibaizabal argitaletxeak bi literatur sari jaso ditu iaz argitaratu bi libururengatik
Sari hauek gazteek, irakurleek, ematen dizkiete gustukoen dituzten liburuei. Ibaizabalek lehenengo saria Galtzagorri elkartearen «Liburu gaztea» lehiaketan lortu du, Consuelo Jimenezen «Oraindik badira piratak Heriotzaren itsasertzean» lanarengatik (Jose Antonio Sarasolak euskaratu duen nobela hori DBHko lehenengo mailakoentzat iazko libururik onena izan da). Beste saria, aldiz, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatu Juul Sarietan irabazi du, Antton Irustaren «Guo Sang, Txinako laguna» liburuari esker (Lehen Hezkuntzako 2. zikloko liburuen artean bigarren postua lortu du).