Kinteto Musikene taldea, Acordes 2007 Ganbera Musikaren lehiaketan garaile
Kinteto Musikene taldeak Caja Madridek antolatu Acordes 2007 Ganbera Musika Lehiaketako lehenengo saria lortu du, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, Estatu espainoleko Goi Kontserbatorio ororen artean ganbera talde onena dela ebatzi baitute. Gabriel Loidiren tutoretzapean, zera lortu du: CD baten grabazioa, astebeteko lan bilera Madrilen irakasle espezializatuen gidaritzapean, eta uztailaren 7an kontzertu bat Madrilgo Teatro Monumentalen (RNEk zuzenean emitituko du, eta TVEk aurrez grabatuta).