ARRAUNA-Trainerillak
Bermeok nagusitasun handiz irabazi du Euskadiko Txapelketa
Bermeok nagusitasun handia erakutsita irabazi zuen atzo Getarian Euskadiko Trainerilla Txapelketa. Bizkaiko txapeldunek 14.57.05eko denbora egin zuten eta 11 segundu sartu zizkioten Zarautzi, bigarren sailkatu zenari alegia. Hondarribiak eta Oriok, lehen eta bigarren kaleetatik, hurrenez hurren, atzerapen handia pilatu zuten, 25 segundutik gora. Gazte mailan, eguneko txanparik ederrenean, Mundaka nagusitu zen Orioren ¯segundu bakarrera¯, eta Ondarroaren aurretik. Emakumezkoetan, Orio izan zen onena, Tolosaldea eta Getaria atzean utzita.