GARA > Idatzia > Gutunak

Ander Legarra Urresti Bilbo

Gehitu bi boz ANVri

Igande arratsaldean bozkatzera joan nintzen usteltzear dugun demokrazia honen parte izateko asmoz. Argi nuen nire boza; ANVri Bilboko udalerako eta Bizkaiko foruetarako, boz hauek ilegalizazioaren ondorioz estatistika hutsean geldituko zirela banekien arren. Argi nuen baita EHNArekin bozkatuko nuela.

Mahaira heldu eta EHNA erakustean, mahaiko kidearen erantzuna azkar eta duda gabekoa izan zen: «Dokumentu honekin ezin duzu bozkatu». Eztabaida txiki baten ostean nire boza egoera honetan ez ematea erabaki nuen, gutun-azalak bertan mahakideei bota eta alde egin nuen.

Gaurtik eta datozen lau urteetan demokrazia honek aurreko urteetatik dakarren kiratsa izaten jarraituko du, baina erdizka jolasten uzten diguten joko honetan aritu nahi eta estatistika egin nahi duenak nire bozak ere konta ditzake. Nik, egia esan, ez dakit joko honen partaide izan nahi dudan, besteen eskubide berak ez baditut behintzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo