GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Kintopekoak Finala

Gernikako plazan erabakiko da Euskal Herriko txapela

J.L. | DONOSTIA

Kintopekoen edo Gazteen Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa datorren larunbat eguerdian jokatuko dute, 12.30ean, Gernikako merkatu plazan, hain zuzen ere. Lau kirolari arituko dira, eta horietako hiru bizkaitarrak izango dira. Bakarra da gipuzkoarra.

Honako harri-jasotzaile hauek hartuko dute parte: Agirre, Uriarte, Urruzono eta Telleria III.a. Kirolari bakoitzak 100 kiloko kubikoa eta pisu bereko zilindroa erabili beharko ditu, eta bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutu emango dizkiote. Bi harriek pisu bera dutenez, amaieran jasoaldirik gehien ematen dituen harri-jasotzaileak eramango du aurtengo Euskal Herriko txapela.

Kontuan hartuta denak kirolari gazteak direla, azkenean jendeak gehien ezagutzen dituenak izaten dira faboritoak, eta Agirre eta Telleria dira ezagunenak. Horiek izango dira, beraz, irabazteko faboritoak. Uriarte eta Urruzono berriak dira, ezezagunak, eta haien lana ikusgai dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo