GARA > Idatzia > Txirrindularitza

GIRO 16. etapa

Garzellik erakustaldia egin zuen espainolen aurrean

Italiarrak bigarren garaipena lortu zuen aurtengo Giroan. 30 kilometroren faltan jo zuen, eta atzetik gogotsu baina ezinean tiraka ibili ziren Lastras, Rubiera eta Serranoren aurretik sailkatu zen

Stefano Garzellik (Acqua e Sapone) erakustaldi bikaina egin zuen Agordo eta Lienz hiriak lotu zituen 16. etapan. Atzoko saioa 189 kilometrokoa izan zen, eta hotza eta euria nagusi izan ziren. Azkenean, italiarra, 30 kilometroren faltan egindako eraso baten ondorioz, azkarrena izan zen helmugan.

Garzellik, 34 urte dituen arren, oso ondo eutsi zien 30 kilometro horietan atzetik tiraka ibili ziren bost txirrindulariei. Lienzera minutu eta bost segundoko aldearekin iritsi zen, Chechu Rubiera (Discovery), Ricardo Serrano (Tinkoff) eta Pablo Lastras (Caisse d'Epargne) espainolen -Garzelli harrapatzen gehien saiatu zirenak- eta Laurent Mangel frantziarraren (Ag2r) eta Piotr Caucchioli italiarraren (Credit Agricole) aurretik.

Liderraren tropela zortzi minutura iritsi zen, Danilo Di Lucaren Liquigas talderen gidaritzapean. Ihesaldia ez zen arriskutsua, beraz, maglia arrosaren taldeak ihes egin zezaten utzi zuen. Garzelli izan zen ihesaldian zeuden txirrindularien artean indartsuena. Modu horretan, Giroko bosgarren garaipena eskuratu zuen. Guztira, hemezortzi garaipen daramatza Mercatone taldearekin, 1997. urtean profesionaletan debuta egin zuenetik.

Atzetik aurrera

123. kilometroan ihes egin zuten. Joachimek, Mangelek, Serranok, Rubierak, Bazayevek eta Caucchiolik osatu zuten hasieran ihesaldia, baina lehenengoa beherala geratu zen. 35 kilometroren faltan, Garzelli eta Lastras sartu ziren taldean, eta italiarrak ez zuen asko itxaron erasoa jotzeko eta bere erakustaldia hasteko.

Bannberg mendatea aprobetxatu zuen erasoa jotzeko eta denak atzean uzteko. Gailurrean 45 segundo kentzen zien, eta jaitsieran aldea mantendu zuen. Gero, helmugarako bidean, Garzellik alde hori handitu zuen. Erakustaldi bikaina izan zen, atzetik bost txirrindulari baitzeuden tiraka, aldea murriztu ezinik. Garzellik 14. etapa ere irabazi zuen duela egun gutxi; Bergamon, alegia. Simoniri irabazi zion egun horretan.

Llegan las temibles rampas de Zoncolan

La etapa de hoy finalizará en el Monte Zoncolan (1.730 metros), una cima de la que se ha hablado mucho en los últimos meses. En 2003 también fue final de etapa, pero la ascensión se realizó por la vertiente más «suave», es decir, por Sutrio -14 kilómetros a una media del 8,3%, con rampas máximas del 18%-. Gilberto Simoni fue el ganador en aquella ocasión.

Esta vez, los corredores subirán a Zoncolan por la vertiente de Ovaro, por lo que les espera una auténtica pesadilla. Los ciclistas tendrán que salvar casi 1.200 metros de desnivel en tan sólo 10 kilómetros de ascensión, lo que supone una pendiente media del 11,9%. Después de 2,2 kilómetros relativamente «cómodos», la parte más complicada son seis kilómetros a una media del 15%, ni más ni menos, aunque después hay dos kilómetros al 14% para rematar a los ciclistas. Las rampas más duras llegan al 22%, por lo que habrá quien eche pie a tierra.

Pocos ponen en duda que Zoncolan es el puerto más duro de Europa, con permiso de alguna que otra cumbre austríaca. Como aperitivo a la ascensión final, el pelotón deberá subir el paso de Tualis, que tiene una pendiente media del 9,4%.

GARA

Lastras se queja de que no hubiera colaboración

Pablo Lastras, uno de los perseguidores de Stefan Garzelli en la recta final de la etapa, se quejaba de que no hubo colaboración en el quinteto. «Sólo Chechu me ayudó», señaló, en alusión a Rubiera. El madrileño señaló que arrancó a por el italiano, «pero ya era demasiado tarde».

Garzelli continúa muy lejos en la general

El ganador, pese a que sacó ocho minutos al grupo del líder, sigue muy lejos en la clasificación después de que en la montaña no respondiera a las expectativas. En la media montaña, sin embargo, se ha salido con dos victorias. Garzelli está en el puesto 13, a 11.32 de Di Luca.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo