GARA > Idatzia > Zinema

Zinemaren historiako txakur eme txiki ospetsuenaren itzulera

«Lassie»

Hollywoodek orain dela denbora luze kendu zion haur literaturako bere klasikoetako bat berreskuratu du zinema ingelesak. Hiru belaunalditako haurrek ere ezagutzen dute Collie arrazako txakur eme txikia, eta pantaila handira jauzi egin duten maskota ezagunenetako bat bilakatu du honek. Jatorrizko eleberriaren gertabidea leialtasunez jarraitu duen filma da «Lassie», eta haren arabera animalia hauen senak distantzia handiak galdu gabe egiteko gai egiten ditu.

Mikel INSAUSTI | DONOSTIA

Eric Knight ingelesak maskota honi buruz idatzi zuen lehenengo kontakizuna argitaratu zela 70 urte beteko dira laster, eta Elizabeth Taylor izeneko haur antzezle baten errebelazioa ekarri zuen «Kate ikusezina» filman pantailaratu zen estreinakoz 1943an. Hamar bat film luze gehiago eta zenbait telesail egin izan dira geroztik.

Jatorrira itzuli eta, Bigarren Mundu Gerraren hasieran girotuta, haurrek animalienganako duten maitasunaren bidez gaindituko diren gizarte ezberdintasunak oinarri dituen jatorrizko eleberria egokitzea proposatu du zinema ingelesak oraingoan. Gertabidea beren haurtzaroan ezagutu zuten ikus-entzule helduek oroituko duten legez, Collie arrazako txakur txiki emeak Eskoziako mendialdetik Yorkshireko bere jaiotetxera itzultzeko egin zuen bidaia luzea kontatzen zuen istorioak. Bere jabe zen familia txiroak aristokrata aberats eskoziar baten ilobari saldu zion Lassie lan egiten zuten meategia itxi zutenean. Haatik, txakurkumea zenean hezi zuen mutikoa beharretsiz, bere albora jo zuen paisaia idilikoak gurutzatuz, iragarritako amai zoriontsuaren atzetik. Charles Sturridge errealizadoreak jada egina zuen oso antzekoa zen beste antzinako film bat, «Maitagarrien ipuin bat» izenekoa, eta han ere Peter O'Toole beteranoak parte hartu zuen antzezle gonbidatu gisa. «Lassie» filman neskato protagonistaren aitonaren papera antzeztu du. Protagonistarena, berriz, gaur egunerako ziur aski antzina Taylorrek eman zuen irudi txepelegitik aldentzen den Hester Hodges-ek. Charles Dickens-en melodrametarako itxura babesgabe ezin egokiagoa emateagatik bereizten den Jonathan Mason-ek antzeztu du mutikoarena. John Lynch-ek eta Samantha Morton-ek egin dute gurasoena, produkzio ingelesak beti bereizi izan dituzten aktore talde sendoa osatuz horrela.

Estrenaldia

Zuzendaria eta gidoia: Charles Sturridge, Eric Knight-en eleberrian oinarrituta.

Antzezleak: Hester Hodges, Jonathan Mason, Peter O'Toole, John Lynch, Samantha Morton, Gerry O'Brien.

Herrialdea: Ingalaterra, 2005.

Iraupena: 100 minutu.

Perros, zorros, caballos y algún que otro actor en el rodaje

Hay un viejo dicho que advierte sobre trabajar con animales y niños, pero parece que en este rodaje no hubo problemas. «He visto al perrito (Cricket) colocarse en su marca, que era del tamaño de una bolsa de té, y ladrar tristemente a Lassie mientras se la llevaban en una furgoneta. Lo hizo mejor que muchos actores con los que he trabajado... ¡incluso mejor que yo a veces!», cuenta el actor John Lynch. El director llegó a enfrentarse a jornadas de rodaje en las que se reunían auténticas colecciones de animales salvajes: perros, caballos... y un zorro. «Thumper, el zorro, es una de las criaturas más bellas que he visto. Sale corriendo como una bala y le pone super feliz haber hecho lo que se le pide», explica. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo