GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hainbat protesta ekitaldi han eta hemen presoen egoera salatze aldera

GARA |

Euskal preso politikoen egoera salatzeko hainbat elkarretaratze egin dira azken egunetan. Astelehenean, besteren artean, 35 lagun elkartu ziren protestan Zabilbian, 70 Santurtzin, 34 Berangon eta 22 Astigarragan. Asteartean, berriz, 26 lagun elkarretaratu ziren Otxarkoagan, 46 Arrosadian, 125 Bilbon eta 17 Loiolan euskal presoen eskubideak errespetatu ditzaten eskatzeko. Asteazkenean 20 lagun elkartu ziren Errotxapean eta atzo, berriz, 26 lagun Arrosadian eta 50 Txantrean.

Aipatzekoa dispertsioak beste istripu bat eragin duela asteburuan. Joseba Lerin presoaren arrebak eta German Rubenachen bi lagunek istripua izan zuten Euskal Herritik 600 kilometrora dagoen Herrera de La Manchako espetxera zihoazenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo