GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Tras el fin del alto el fuego de ETA

Defentsak gaur hel egingo du De Juanaren espetxeratze agindua

Gaur aurkeztuko du Iñaki de Juana berriro espetxeratzeko erabakiaren aurkako helegitea defentsak. Preso donostiarra Aranjuezera iritsi zenetik, sendagaiak hartzeari eta jateari uko egin diola esan dute hainbat komunikabidek, baina oraindik ez dago inolako baieztapenik.

Gari MUJIKA | DONOSTIA

Gaur bertan aurkeztuko du Alvaro Reizabal abokatuak Iñaki de Juana euskal presoa berriro kartzeleratzeko aginduaren aurkako helegitea. Asteazkenaz geroztik Aranjuezko espetxeko erizaindegian dago preso donostiarra, Alfredo Perez Rubalcabak «inolaz ere» etxera ez zela joango nabarmendu eta ordu gutxitara Donostiako Ospitaletik poliziakideek atera ostean.

«Harrituta» azaldu zen Iñaki de Juanaren abokatu Alvaro Reizabal GARArekin hitz egitean, gatibu donostiarra espetxera itzultzeko auto judiziala martxoaren 1ean idatzitakoa betetzeko egiten duela nabarmendu baitzuen Espetxe Zaintzako epaileak herenegun. Eta Reizabalen esanetan, «justu kontrakoa» egin baitute horrela. Hau da, Jose Luis de Castro Espetxe Zaintzako epaileak martxoaren 1ean egin zuen autoak ontzat ematen zuen Iñaki de Juana Donostiara eramatea, eta are gehiago, ospitaletik atera eta gero, etxera joango zela ziurtatzen baitzuen. Beraz, ezinezkoa liteke, Reizabalen ustez, asteazkeneko erabakia martxoak 1ekoa betearazteko izatea.

Reizabal: «Lotsagarria da»

De Juanaren abokatuak GARAri aurreratutakoaren arabera, beraz, horixe izango da Auzitegi Nazionalean gaur bertan aurkeztuko duen helegiteko argudio garrantzitsuena.

De Castroren lehen autoak ez du zalantzarik uzten. Argi agintzen du: Iñaki de Juanak Donostia Ospitalea uzteko gai den unean -hau da, ospitaleko alta jasotzean; eta ez alta medikua-, etxera joango zela bertan sendatze prozesua segitzeko. Eta kontrol telematiko bidez zaintza poliziala izango zuela. Oraingoz, Iñaki de Juanak, soilik ospitaleko alta du, baina ez alta medikua.

De Juanaren espetxeratze agindua errefuxatzeko helegitean, Reizabalek, gainera, ondoko argudioa erabiliko du: «Beste atal batean esaten dut Iñaki de Juana espetxeratzeko agindua ez dela ulertzen ETAk kaleratu duen agiriaren ondorio gisa ez bada. Atal honetan, gainera, gogoratzen dut nola Auzitegi Gorenak De Juana hiru urterako zigortu zuen epaian, era berean ETAko kide izateaz absolbatu egin zuela. Lotsagarria da», gaineratu zuen Reizabalek.

Iñaki de Juana berriro ere espetxeratzeko Gobernu espainolak hartu duen erabakiaren aurkako salaketak atzo errepikatu baziren ere, preso donostiarrak orain zer-nolako jarrera hartuko duenaren gaineko zurrumurruak izan ziren atzokoan nagusi. Komunikabide espainolek aditzera eman zutenez, Cuatro kateak esaterako, Iñaki de Juanak hirugarren gose greba bati ekin omen dio Aranjuezen.

«El Pais» egunkariko zuzendaritzako laguntzaile Ernesto Ekaizerrek ere albiste bera plazaratu zuen telebistako saio batean. Hau da, Iñaki de Juana Aranjuezko espetxera iritsi zenetik sendagaiak hartzeari uko egin diola, eta ez zuela ez afaldu, ez gosaldu ezta bazkaldu ere.

Hirugarren gose-greba?

Ekaizerrek informazio hori sostengatzeko zerbitzu sekretu espainoletako iturri batez hitz egin bazuen, Cuatro telebista kateak Espetxe espainoletako Erakundea izan zuen hizpide.

GARA egunkaria Espetxeetako Erakundearekin harremanetan jarri zen, eta bertatik, ordea, ez zuten inolako baieztapenik eman. «Berak ez du ezer komunikatu eta guk ez dugu horren gaineko inolako informaziorik». Cuatro kateak Espetxeetako Erakundeari erreferentzia egiten diola galdetzean, iturri horiek zein izan zitezkeen ez zekiela erantzun zion GARAri.

Espetxeetako Erakunde espainolak deus ez zekiela esan bazuen, De Juanaren abokatuak ere inolako informaziorik ez zuela gaineratu zuen. Hala ere, gose-greban hasiz gero, gehiegi ez liokeela harrituko ere gaineratu zuen Alvaro Reizabalek.

Rubalcabaren hiru oinarriak

Anartean, Rubalcaba Barne ministroak, hirugarren egunez jarraian, Iñaki de Juana berriro espetxeratzeko hartu duten erabakiaz hitz egin zuen.

Alfredo Perez Rubalcabaren esanetan, hiru oinarri izan ditu hizpide preso donostiarra Aranjuezeko espetxera eramateko erabakia hartzerakoan: «legediari errespetua, presoen osasuna zaintzeko betebeharra eta estatu demokratiko bati dagokion inteligentzia eta irmotasuna». Atzo ere, «egoera aldatu» egin dela nabarmendu zuen.

LAB sindikatuak eta EAE-ANVk, aldiz, gogor salatu zuten Gobernu espainolak hartu duen erabakia. Hala, sindikatu abertzalearen ustez, Iñaki de Juana espetxeratzeak PSOEren Gobernuak «xantaia eta mendekua» estrategi politikotzat dutela nabarmentzen du. LABen aburuz, gainera, De Juanaren aurkako erabakia «Gobernuaren koldarkeriak eta inmobilismoak eragin duten egoera bati ematen dioten erantzuna da». Horrek, gainera, presoak etekin politikoak ateratzeko erabiltzen dituztela agerian uzten du LABen ustez.

EAE-ANVren ustez, «Iñakiren kontra hartutako erabakia mendeku politikoa da», eta bi iritzi artikulu idazteagatik dutela preso gogoratu zuen. Hala, EAE-ANVren aburuz, Iñaki de Juana «kontzientzia presotzat» dutela gaineratu zuen.

Baina, De Juanaren espetxeratzearen aldeko ahotsak ere izan ziren. Hala, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) «espero zen erabakia» zela esan zuen, eta «normala» dela gaineratu. Defentsako ministro espainol ohia, Jose Bono, aldiz, areago joan zen ondokoa esanez: «Iñaki de Juana gizaki espezieko gorotza da, eta hiltzen denean persona onen kanpaiek ez dute joko, errepikatu egingo dute».

Olano hace hincapié en la necesidad de consensuar unos mínimos democráticos

El organismo antirrepresivo Askatasuna insistió ayer en la necesidad de que, a su entender, requiere la actual situación de acordar entre los agentes sociales, sindicales y políticos del país un «compromiso colectivo» para crear unas bases democráticas mínimas entre todos, de cara a generar un entorno favorable para reeditar un nuevo proceso de soluciones. Al respecto, subrayó que «nadie ha estado a la altura de las circunstancias», incluida Askatasuna, porque el proceso «ha fracasado».

El portavoz de Askatasuna, Juan Mari Olano, señaló que la ruptura del proceso sitúa «en un abismo» a la sociedad vasca, pero instó a que «todos los agentes políticos, sociales y sindicales deben hacer un esfuerzo para no caer en la desesperación». Adelantó, además, que Askatasuna trabajará ahora para «intentar consensuar un diagnóstico común entre los agentes y el movimiento popular, y crear la otra cara de la moneda para el establecimiento de unas bases democráticas mínimas»; algo, que a su entender, no se ha producido en este proceso, sino que se ha dado una continuada y reiterada conculcación de derechos.

Así, para Olano, todos los agentes deben ahora analizar qué pueden aportar «para crear un entorno favorable en el que el diálogo sea moneda de curso corriente» y se produzca un acuerdo político. Olano añadió que, pese a la ruptura de este proceso, se han extraído dos aspectos positivos: la primera, que la resolución llegará tras abordar las raíces del conflicto; y, la segunda, que la sociedad apuesta por el diálogo como medio para lograr el acuerdo.

El portavoz de Askatasuna asumió que los agentes «no han estado a la altura de las circunstancias» -en la que también incluyó a su propia organización¯, pero abogó por mirar hacia el futuro y no al pasado, como pretenden, a su juicio, con el empleo de la represión o la política penitenciaria. En este punto, aclaró, que el Gobierno español no logrará doblegar a la izquierda abertzale con la represión, y que sería lo contrario a lo necesario ahora, porque «el origen del conflicto es la negación de los derechos individuales y colectivos».

También se pronunció sobre el encarcelamiento de Iñaki de Juana, y lo calificó como una «jugarreta inmoral, chantajista y vengativa». A su parecer, refleja cuál es «la voluntad política» del Ejecutivo español, y es un ejemplo más de que «en Euskal Herria la justicia y la democracia española es una gran mentira». Censuró, también, la «actitud de chulería» del Gobierno.

G.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo