ACB Gasteiztarrek finalerdia bere alde desorekatu nahi dute
Garaipenaren erritmoa berreskuratu nahi du Tauk
Joko estatikoan Bartzelonaren defentsak min handia egin dioenez, lehen partidako lehen bi laurdenetean bezala ¯gainerako seirak katalanek irabazi dituzte¯, joko bizia egiten saiatuko da Baskonia Palaun
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Kanporaketako bi lehenengo laurdenetan ¯gainontzeko seirak galdu ditu¯ ezarritako erritmo bizia berreskuratu nahi du Baskoniak gaur Palau Balaugranan, kontra jarri zaion kantxa faktoreari buelta eman eta finaletik garaipen bakarrera geratzeko. Joko estatikoan Dusko Ivanovicen mutilen defentsak arazo handiak sortu dizkie gasteiztarrei eta igandean porrota jaso zuten Marconatoren eta Juan Carlos Navarroren lan erabakigarriagatik. Hala, Bartzelonan, gutxienez partida bat irabaztera behartuta daude.
Estatistikei begiratuta, ez da gauza erraza Palaun irabaztea, ACB ligan aurten bi talde baino ez baita lortu bertan nagusitzea, Baskoniak berak 86-99 eta Bruesa Gipuzkoa Basketek 65-67, baina abenduan jaso zuten azken porrot hori katalanek. Euroligan, CSKA txapeldunordea izan da, hain zuzen ere, Bartzelonan irabazteko gai izan den talde bakarra.
Hala ere, esan beharra dago ere bai, denboraldi osoan Baskoniak ez dituela sekula hiru partida jarraian galdu eta talde gasteiztarrak baduela maila Bartzelonan partidaren bat irabazi eta kanporaketa berriz ere gasteizera ekartzeko.
Unicajaren aurka gertatu ez zitazion bezala, saskiraketak lortzeko arazo handiak izaten ari da Baskonia, kanpoko jaurtiketak ez dira horren erraz eskuratzen (22 saiakeratatik bost hiruko baino ez zituzten sartu azken partidan). Barruan ere, Splitterrek eta Scolak behar luketen nagusitza ez da horren handia, erreboteetan nagusitu arren. Marconato Bartzelonara heldu zenetik, egin duen partidarik onena gauzatu zuen Zurbaon, baina italiarraz gain, Trias, Vazquez, Kakiouzis eta neurri apalagoan Kasun ditu erabilgarri Ivanovicek, Taun, aldiz, errotazioak Lou Roera murritzu ditu Boza Maljkovicek, Kaya Peker eta Mirza Teletovicek ez baitute minutu bakar bat ere jokatu, nahiz eta fisikoki ondo egon.
Partidako beste giltza nagusia defentsan egongo da, korrika egin ahal izateko, defentsan asko estutu behar dute arerioa eta orain arteko bi partidetan Bartzelonaren blokeoek min handia egin diote Maljkovicen taldeari, bai kanpoko jaurtiketekin baita barruko jokalarien mugikortasunagatik ere.
Beste aukera bat geratu litzatekeen arren, gaurko partidan irabaztea oso garrantzitsua litzateke; izan ere, orain arte bana berdinduta joan diren hamar finalerdietatik zazpitan, hirugarren partida irabazi duen taldeak egin baitu aurrera ACB ligaren historian.
Conscientes de la importancia del tercer partido, el Fútbol Club Barcelona repartirá 7000 camisetas entre los aficionados que vayan a animar a su equipo, una iniciativa novedosa en el equipo culé. Se espera que el Palau registre un lleno absoluto esta tarde, algo nada habitual en la cancha barcelonesa.
Un grupo de aficionados de Andoain ha organizado un autobús para el martes a Zurbano en caso de que la serie ante el Barcelona tenga quinto partido. Los interesados pueden hacer sus reservas, 30 euros viaje+entrada, en el bar Ganbara de Andoain o en el 609787551. Repetirán en caso de llegar a la final.