GARA > Idatzia > Non Zer

BILERA ETA IBILALDIAK

Euskal hiri txirrindulari-taldeen artean antolatutako topaketa, datorren asteburuan

Larunbat arratsaldean bilera-hitzaldia egingo da eta egun bakoitzean ibilaldi bana egingo da (50 km gutxi gorabehera eta aldapak). Kanpinean afaltzeko eta gosaltzeko aukera egongo da. Kanpin denda, koltxoneta eta lozakua eraman behar dira. Kanpineko aterpean lo egiteko aukera ere badago. Ibilaldian parte hartu ahal izateko, deitu telefono honetara: 629 271 481 (20.00etatik 21.00etara). Kalapiek erantzukizun zibileko asegurua sinatzea aholkatzen du. 18 urtetik beherakoek bakarrik etorri nahi izanez gero, beren guraso edo tutoreen baimena beharko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo