GARA > Idatzia > Errugbia

Aldaketa asko egingo ditu Avironek taldea indartzeko

J.L. | DONOSTIA

Liga amaitu zenetik astebete besterik ez da igaro, baina Avironek jadanik fitxatze dezente egin ditu amaitu berri den denboraldian pasatu dituen larrialdiak ez pasatzeko helburuarekin. Lehenengoa Daniel Larretxea izan zen. Jaurtitzaile lapurtarrak bi urte eman ditu Ingalaterran Salen jokatzen, eta berriro etxera dator.

Baina ez da izan fitxatze bakarra. Aurreko astean, Folomord australiarra, Haare, Zelanda Berrikoa eta Garbajosa fitxatu ditu Perpinyatik, Tolosatik, eta Narbonnetik. Hauei aurretik egindakoak gehitu behar zaizkie: Romieu (Castres), Fierino (Stade Montois) eta Kapelioni (Montauban).

Taldean jarraituko ez dutenak hauexek dira: Audrin, Thierry, Nuñez-Piossek, Pez, Berberian, Fromont, Fernandez Miranda, Gartchev, Rudzky, Davies eta Laurent.

Errugbian jaurtitzaile on bat izatea nahitaezkoa da, baina Avironek heldu den urtean bi izango ditu, Richard Dourthe eta Daniel Larretxea Lapurdiko hiriburuan izango baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo