GARA > Idatzia > Kultura

Deja bu taldeak irabazi du ACT Eszena Sortzaile Berrien Nazioarteko Jaialdiko saria

GARA | BILBO

Deja bu panpin laborategia Errenteriako taldeari eman diote ACT Eszena Sortzaile Berrien Nazioarteko Jaialdiko sari nagusia, «Covec nije tica» lana dela-eta. Irabazleak 1.500 euro eta datorren urtean ACTera beste lan bat ekartzeko aukera irabazi ditu.

Sari nagusiaz gain, aipamen berezia ere eman diote Marta Navaridas donostiarrarari eta Alexander Deutinger alemaniarrari, «Look at them now» dantza-lana dela-eta. Guztira, mundu osoko 21 lan lehiatu dira Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatu duen jaialdi honetan.

Antolakuntzako iturrien arabera, 3.500 ikusle inguru eta 300 partaide hurbildu dira Barakaldo antzokira, Bilborock-La Mercedera, Kafe Antzokira eta Clara Campoamor kultur zentrora.

Ana Serna dantzari eta koreografo eta epaimahaiko eledunak adierazi duenez, aurten lehiaketara aurkeztu diren lanak oso maila handia izan dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo