GARA > Idatzia > Non Zer

Euskal Herria Zuzenean-en 12. edizioan 30 musika talde izango dira hiru egunez

Aurten, Delorean, Karidadeko Benta, Gozategi eta Lisabo euskal taldeak Kepa Junkera eta Fermin Muguruzarekin izanen dira. Antolatzaileen asmoa da munduko talde «arraroak» aurkeztea: hala John Lord Fondak eta Tokyo Ska Paradise Orchestra (milioi bat disko saldu dituzte jadanik) taldeak parte hartuko dute. Halaber, Jamaikako The Skatalites (ska eta reggae) eta Euskal Herritik hurbil sortutako Gojira eta Gaskoniako Familha Artus izanen dira. Bestalde, Les Ogres de Barback, La phaze, Mouss & Hakim eta La rue des pavots frantses taldeak izanen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo