GARA > Idatzia > Non Zer

Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena dela-eta antolatutako ekitaldiak abian dira

Ekainerako antolatutako ekitaldiei jarraipena emateko, etzi, Elgoibarko Izarrak Udaleko Gazteria Sailarekin elkarlanean, Kiribilka saio berezia antolatuko du. Ekitaldia arratsaldeko 17.30ean izango da Foruen plazan. Larunbatean, haurrentzako herri-kirolak Gazteria Sailaren eta Elgoibarko Izarra Elkartearen eskutik. Ekitaldi hau Foruen plazan izango da, 10.00etatik 14.00etara; eta euria izanez gero, Olaizaga kiroldegian egingo da. Igandean, Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du eguerdian herriko antzokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo