GARA > Idatzia > Gutunak

nekane gabilondo Ermua

Ekain Gerrari nire azken gutuna

Gutunen bidez ezagutu ginen, zu espetxean zeuden eta ni berriz Barañainera bizitzera joan berria nintzen. Gure tirabirak genituen nire lanpostuari buruz baina beti brometan eta errespetuz hitz egiten genuen horretaz. Inoiz ez dut ahaztuko pertsonalki ezagutu ginen eguna, niretzako hunkigarria izan zen benetan. San Fermin Txikiak ziren Iruñean, eta aitortu behar dizut oso urduri jarri nintzela zu ikustean!

Larunbat goizean kolpe ederra hartu genuen guztiok esnatzean. Gutun honen bidez zure aitari besarkada handi bat bidali nahi diot.

Zoritxarrez, hauxe da idatziko dizudan azken gutuna, baina jakin Ekain, ez zaitudala inoiz ahaztuko eta zuk hasitako borrokan gogor eta tinko jarraituko dugula askatasuna lortu arte. Izar berri bat piztu da Euskal Herriko zeru gainean. Gora Ekain! Polita izan zen zu ezagutzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo