idoia arrillaga Eibar
Mutrikun denok «busti» gaitezen!
Ama Lurra neurrigabeki «bero-tzen» eta ahultzen doan heinean, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Mutrikun Eusko Jaurlaritza, alderdiak eta herritarrok goitik behera «bustitzen» hasi beharrean gaude benetan blai gelditu arte.
Mutrikuko portuaren inguruan herritarrok ez dugu informazio objektibo larregirik izan. Horregatik, zurrumurruek diotenez, kostaldeko beste herri batzuei eskaini zitzaien proiektuari ezetz esatean, Mutrikuko alderdiek baiezkoaren apustu sendoa egin zuten. Baina herrigintzarako berebiziko garrantzia izan dezakeen honetan (eta etxebizitza berrien kopuru itzela, Sasiolako azpiegitura, harrobien ustiaketa...) herriak ez du iritzi eta parte hartzeko eskubiderik izan... Ezta erabakitzeko eskubiderik...
Gaur egun betiko hondartzaren 2/3ak dike erraldoia eta zentral maremotrizaren plangintzarako erabiltzen dira, baina noiz galdetuko da herriak zer nahi eta behar duen? Oraintsu, Pasaiako superportuaren gauzaketarako Mutrikuko «hondartza» (???) eta moila erabiliko direla prentsan irakurri dugu- nean, herritarroi noiz zabalduko zaizkigu honen guztiaren ardatzak eta helburuak?
Bitartean, oraindik ukitu gabe (baina proiektu txikitzailearekin guztiz mehatxatuta) dagoen itsas-igerilekuan herriko eta ingurutako umetxo, gazte eta helduek salto egin dezagun garapen jasanezinari eta interesatuari trufa egiteko!