EHUk eta EIEk «Tabuak euskal literaturan» ikastaroa antolatu dute
Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) «Tabuak euskal literaturan» ikastaroa antolatu dute. Bilbao Arte eta Kultura VIII. Topaketen egitarauaren barruan egingo da, hilaren 28an eta 29an, eta Ur Apalategi, Markos Zapiain, Anjel Erro, Leire Bilbao, Elena Laka, Jon Artatxo eta Xabier Barandiaran arituko dira. Gizartean dauden tabuen aurrean idazleek zer nolako jarrera hartzen duten eta nola eta zer idazten duten aztertuko dute, besteak beste.