ETAren su etenaren bukaeraren ondoren
Zapatero Kongresuko taldeekin bilduko da beren babesa lortzeko
Astelehenean Mariano Rajoyrekin bildu zen, eta gaur hitzordua dauka Kongresu espainoleko taldeetako ordezkariekin. Jose Luis Rodriguez Zapaterok talde hauen babesa nahi du ETAk bere su-etena bertan behera utzi ostean, nahiz eta talderen batek «kontuz» ibiltzeko galdegin dion, PPren «laguntza baldintzatuak» suposatzen duen «arriskua» dela-eta. Cientos de personas han acudido a los actos que Amics i Amigues d'Euskal Herria, junto con Askapena, ha organizado en los Països Catalans para dar a conocer la situación que vive el proceso para encontrar una salida democrática al conflicto que vive Euskal Herria con los Estados español y francés. La gira también ha servido para recoger adhesiones solidarias para que la sociedad vasca pueda decidir su futuro con libertad.
GARA | MADRIL
PPko buru Mariano Rajoyrekin bildu eta bi egunetara, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak Kongresuko taldeetako ordezkariekin hitzordua dauka gaur, ETAk su-etena bertan behera utzi ostean beren babesa lortzeko. Gobernu espainolaren izenean, Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteorde eta eledunak atzo adierazi zuen beren nahia: «Ez dadila alderdirik geratu akordiotik kanpo, denok batera egonez gero gure eraginkortasuna handiagoa izango delako».
Telebista kate bati eskainitako elkarrizketa batean, De la Vegak aipatu zuen Zapaterok eta Rajoyk izandako elkarrizketa «batasuna lortzeko atarikoa» izan zela, eta hauxe gaineratu zuen: «Orain denek egin behar dugu ahalegina galdutako konfiantza berreskuratzeko, ETAk argi izan dezan denak gaudela bortizkeriaren kontra eta gure helburu bakarra berekin bukatzea dela».
Agintari espainolak esan zuen era berean gaur egun ez dagoela «inolako komunikaziorik» exekutiboaren eta erakunde armatuaren artean.
Zapateroren kabinetetik bertatik, Pedro Solbes bigarren presidenteordeak aipatu zuen ETAren iragarpenak agintari espainola «mindu» egin duela, nahiz eta jarraian ziurtatu zuen ez dela «jota atera».
Rajoyk ere hitz egin zuen atzo aurreko egunean Moncloako jauregian izandako bilerari buruz, eta aipatu zuen berak azken hilabeteetan esandako «gauza bera» esan ziola PSOEko buruari. «Zapaterok jakin behar du ETAri irabaztearen alde apustu egiten badu, eta terrorismoaren aurkako Itunaren alde baldin badago, nik lagunduko diodala» azaldu zuen Rajoyk, eta gaineratu zuen presidente espainolari dagokiola «ahalegina» egitea.
Ildo horretan, Zapaterok baloratu zuen bere politika «zuzendu» behar duela, eta «biktimekin oso gaizki portatu» dela.
Blaquez ere, pozik
Elizaren mundutik ere bi agintarien bileraren gaineko balorazioak egin zituzten, eta Bilboko apezpiku eta Espainiako Apezpiku Konferentziako buru Ricardo Blazquezek poztasuna adierazi zuen elkarrizketaren emaitzagatik. «Demokrata guztiak, mehatxuaren aurka batu» behar direla esan zuen Blazquezek Bilbon, eta gaineratu zuen ETAren iragarpenak «ardura eta nahigabea» eragin diola.
Kataluniatik, ERCko ordezkari Joan Ridaok Zapaterori galdegin zion «kontuz» ibiltzeko PPren «laguntza baldintzatuak» suposatzen duen «arriskuarekin».
Joan Mesquida Polizia espainoleko eta Guardia Zibileko zuzendaria Parisen bilduko da gaur Polizia frantseseko buru berri Frederic Pechenardekin, ETAren su-etenaren amaierak utzi duen egoeraren balorazioa egiteko. Pechenardek duela bi egun hartu zuen Polizia frantsesaren zuzendaritza.
Txikitatik Nicolas Sarkozy presidente frantsesaren lagun mina da Pechenard, eta Michel Gauguinen lekukoa hartu du karguan.
Iragan astelehenean, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak bilera izan zuen Euskal Herrian bere agindupean dauden poliziaburu espainolekin, baita Barne Saileko sailburu Javier Balzarekin ere. Gasteizen emandako prentsaurreko batean, biek nabarmendu zuten indar polizial desberdinak elkarrekin lanean arituko direla ETAri aurre egiteko.
Mesquidak, bere aldetik, atzo adierazi zuen, Onda Cero irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, Polizia espainola eta frantsesa ez direla «inoiz su-etenean egon», eta poliziakideak beti egon direla «erne» talde armatuak egin zezakeenaren aurrean.
ETAren iragarpenak «atsekabea» eragin ziola onartu zuen poliziaburu espainolak, nahiz eta gaineratu zuen «egoerari aurre egin eta lanean» arituko direla. Erakunde armatuak heldu diren egunetan egin dezakeenaz galdetuta, Mesquidak esan zuen «hipotesirik txarrenarekin» jokatzen dutela bai Polizia espainolak baita Guardia Zibilak ere.