GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Ezustekoz jositakoa» izanen da Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa

Aurten zazpigarren aldiz eginen dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia. Ostegun honetan izanen da, 19.00etan, Donostiako Kursaal aretoan. Kontseiluak egin ohi du banaketa, baina edizio honetan lekukoa oraintsu sortutako Ziurtagiriaren Elkarteari pasatuko diotela azaldu zuten. Ekitaldian bertzelako berrikuntzak ere izanen dira.

GARA |

Iker IRIARTE |

Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia ostegun honetan, ekainaren 14ean, izanen dela iragarri zuten atzo Kontseiluak Donostian egindako aurkezpenean. 2000. urtean eman zitzaion hasiera ziurtagiria duten enpresa, saltoki eta bertzelako entitateek egindako lana aitortzea helburu duen ekimenari, eta zazpigarren urtea betetzen den honetan, «une berezia izanen dela» adierazi zuen Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Berrikuntza nagusia Ziurtagiriaren Elkartearen sorrera izan da, eta azaldu zutenez, «osteguneko ekitaldian Kontseilutik lekukoa pasatuko diogu Elkarteari». Kontseilua osatzen duten erakundeez gain, elkarte berrian Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dutenak eta proiektuan lagundu nahi duten eragileak izango direla jakinarazi zuten. Hori horrela izanik, «Bai Euskarari Ziurtagiria proiektu partekatua izanen da; elkarlanean eta kalitatean urrats bat egin nahi dugu», Mendigurenek nabarmendu zuenez. Azken urtean, aurrekoetan bezala, hazkundea nabaria izan dela jakinarazi zuten, %18koa hain zuzen ere. 1.500 entitatek dute ziurtagiria.

Oteizaren eskulturaren irudia

Osteguneko ekitaldian instituzioetako eta gizarte-arlo askotako ordezkariak izanen direla iragarri zuten. Dena den, arreta nagusia agiria jaso dutenei zuzenduko zaie, Kontseiluko eta Elkarteko zuzendaritzak entitateei Jorge Oteizaren artelan baten lamina banatuko diete: artistak Sao Pauloko erakusketarako egindako seriearen parte den «Esferaren Desokupazioari buruz. Arnasketa espazialaren aldaera». Mendigurenek «ezustekoz jositako ekitaldia» iragarri zuen, eta ziurtagiriaren irudiaren aldaketa izanen da horietako bat.

Agiriaren muinari eutsiko badio ere, berrikuntzak jasanen dituela jakinarazi zuten.

Aunque hace ya varias semanas que finalizó en Nafarroa la campaña de prematriculación para los alumnos que el próximo curso 2007-08 se integrarán al sistema educativo, todavía existe una incógnita que resolver: qué es lo que pasará con los alumnos de Antsoain y de los barrios de Iruñea de Sanduzelai y Errotxapea, donde la demanda de plazas supera en alrededor de 200 las ofertadas por el departamento de Educación del Gobierno de Nafarroa.

Desde el ente dirigido por Luis Campoy se anunció la semana pasada que sería ayer cuando darían a conocer la postura que habían adoptado, pero a última hora, las familias afectadas seguían sin recibir notificación alguna por parte del Departamento de Educación.

En concreto, los centros que peor situación presentan, según lo confirmó la pasada semana la asociación Sortzen-Ikasbatuaz, son los de Ezkaba -en Antsoain-, Sanduzelai -en el barrio iruindarra del mismo nombre- y Patxi Larrainzar y Ave María -en Errotxapea-.

Movilizaciones

Por ello, los padres y madres y la comunidad educativa de los centros afectados comenzaron una serie de actos de protesta. Entre esas destaca la recogida de firmas llevada a cabo entre los padres y madres del colegio Ezkaba, donde se recabaron alrededor de 80 firmas exigiendo un nuevo centro que acoja el modelo D, y así dar solución al problema de la masificación del centro. Tras entregarlas en Educación, ayer intentaron reunirse con el director de enseñanzas escolares y profesionales, Fermín Villanueva, pero finalmente fueron recibidos por otro cargo del departamento, quien según explicaron a GARA miembros de la Apyma de Ezkaba, «no nos aclaró nada».

Hay que recordar, finalmente, que Sortzen-Ikasbatuaz ha llamado para hoy por la tarde una manifestación en favor una educación pública y de calidad; a las 18.30 desde la estación de autobuses.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo