GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Raparen duintasuna

Orain hamalau bat urte Jazzmatazz bildumaren lehenengo alea kaleratu zenean izugarrizko iraultza ekarri zuen. Garai hartan, rap musikak aldaketa handiak izan zituen. Ordurako ez zen soilik ghetto eta auzo txiroetan entzuten zen musika. Auzo beltz txiroen eremua gainditu zuen; besteak beste, Public Enemy, N.W.A. eta geroago Snoop Doggy Dogg edo Dr. Dre bezalako jendeari esker, eta musikalki ere, eremuak zabaldu zituen. Rapa raggarekin edo jazzarekin elkartzen hasi zen eta emaitza izugarria zen. Guru, rap abeslaria eta ekoizlea, ezaguna zen Ganstarr taldearekin egindako diskoei esker eta orain jazzarekin esperimentatzen hasi zen. Ez zen rapa eta jazza elkartu ziren lehenengo aldia, baina bai merezitako babesa jaso zuen lehenengo aldia. Eta ez zen gutxiagorako. Guru-k rap eta jazzaren arteko maitasun harremana lortu zuen, jazz musikari eta rap abeslari ezagunak elkartu zituen eta emaitza oso erakargarria eta entzungarria lortu zuen, dotorea. Urte asko igaro dira eta orain, AEBetan, rapa salerosketarako tresna preziatua da eta horren ondorioak, berriz, tamalgarriak. Raparen duintasuna mantendu duten gutxi horien artean kokatuko genuke Guru, eta esku artean dituen proiektu desberdinen artean Jazzmatazzarena da gehien interesatzen zaiguna. Laugarren ale honetan ez dugu musikalki berritasun askorik aurkituko, baina gaur egun hasieratik bukaera arte jarraian entzun daitezkeen kalitatezko rap diskoak aurkitzea da berritasuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo