GARA > Idatzia > Non Zer

ANTZERKIA

Zientzia gizarteratzeko asmoarekin UPV-EHUk ZIO Festa ospatuko du gaur

ZIOren esanahia Zientzia Irakurle Ororentzat izanik, horren araberakoa izango da ospakizuna. Goizean, Juan Ignacio Perez, Gotzon Lobera eta Ludger Mees aurkezpenaren buru izango dira. Jarraian, Joseba Jauregik, Ana Zubiagak eta Javier Duoandikoetxeak hitzaldi bana eskainiko dute garuna, genetika eta matematikaren inguruan. Arratsaldean, gai espezializatuxeagoak; zientzia, literatura eta itzulpenaren ingurukoak. Bertan, Anjel Lertxundi eta Pedro Miguel Etxenikeren arteko elkarrizketa izango da nagusi. Irekiak dira ekitaldi guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo