Konponbidearen premia udaletara eramango du gaur EAE-ANVk
«Demokrazia gabezia salatzeko eta prozesu demokratikoa babesteko», udalen eraketa gauzatuko den egun honetan, EAE-ANVko hautetsiek euren udaletara bertaratuko direla eman dute aditzera. Gainera, gatazka konpontzeko marko demokratikorako proposamena eskuartean dutela joanen dira, prozesuak aurrera egitearren herri borondatearen errespetua «ezinbesteko» baiteritzote EAE-ANVk ordezkariek.
Oihana LLORENTE | DONOSTIA
«Demokrazia zero»ri erabateko ezezkoa eta prozesu demokratikoari baiezko borobila emateko, indarrak bildu nahi dituzte gaur ezker abertzaleko hautesiek eta horri ekiteko hitzordu andana antolatu ditu EAE-ANVk Euskal Herrian barrena.
Gaur goizean eratuko dira Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udal gehienak, eta osoko bilkuretan, 187.000 euskal herritarren bozek azaldutako babesarekin, herri borondatea defendatu nahi du indar abertzale historikoak.
Atzo Donostian eginiko agerraldian, Euskal Herriak egun hauetan bizi duen egoera «larritasun handikoa» dela nabarmendu zuen EAE-ANVk. Alta, gatazka politikoa eta armatua gainditzeko parada «oraindik ere mahai gainean» dagoela adierazi zuen eta bide horretan, hil ala bizikoa deritzo herritarren nahiari begirunea izatea.
Gaur Hego Euskal Herriko hainbat txokotan herri borondatea errespetatzeko gauzatuko diren ahaleginak, ordea, «etorkizunean prozesua berrartzeko inbertsioa» izango direla nabarmendu nahi izan zuen Marian Beitialarrangoitiak, gaurtik aurrera Hernaniko alkate izango denak. Alderdi historikoak «prozesuarekiko eta herri borondatearekiko duen konpromisoari» so egin ondoren, gaurko egunean EAE-ANVko hautetsi guztiak euren udaletara bertaratuko direla jakinarazi zuen hernaniarrak. Gainera, gatazka konpontzeko eskaintza, hau da, marko demokratikorako proposamena, eskuan dutela joango direla azaldu zuen.
EAE-ANVren konpromisoa, «Euskal Herriarentzako demokrazia eta bakea eskuratzea» dela nabarmendu nahi izan zuen. Gainera, gaurtik aitzinera, herriz herri, pertsonen hitza defendatzeko emango diren urratsak egoera politiko orokorrean «modu positiboan» eragingo dutela gaineratu zuen hernaniarrak. Beste hainbat alderdik «ezarri nahi dituzten bazterketa eta inposaketa», aldiz, Euskal Herriak «merezi duen etorkizunarekin bat ez» datozela ere salatu zuen Hernaniko Alkatetza gaur hartuko duenak..
Elkarretaratze eta protestak
Beitilarrangoitiarekin batera, Lesakako hautetsi Iban Maia aritu zen eledun lanetan eta hark, herri borondatea defendatu duten herritar eta hautetsiak «mehatxatzaile eta erasotzaile» gisara tratatu dituztela gogor gaitzetsi zuen. Gainera, jokabide hori ez dagozkien karguak bereganatu nahi dituzten alderdiek hartu izana salatu zuen.
Herri borondatearen defentsa «isilarazi eta kriminalizatu nahia» leporatu zien gainontzeko alderdi politikoei eta azken lau urteetako «esperientzia negargarria» errepikatzea xede dutela gaineratu zuten. Maiak argi du hori ez dela ezker abertzalearen helburua eta EAE-ANVren «delitu bakarra herri borondatea errespetaraztea» dela ohartarazi zuen. Ildo horretan, indarrak bildu eta herritarren nahia errespetatua izan dadin, gaur goizean gauzatuko diren ekimenetan parte hartzeko deia egin zuen
«Herritarren borondatea errespetatu. Demokrazia zero» lelopean ugariak izanen dira gaur EAE-ANVk udaletxe atarietan gauzatuko dituen elkarretaratze eta protestak. Iruñean, Tafallan eta Berriozarren zeuden hitzorduak debekatu egin zituzten arren, antolatzaileek beharrezko helegiteak aurkeztu ostean baimendu egin dituzte.
Las corporaciones de Lizartza y Elduain no se podrán constituir hoy. En ambas localidades guipuzcoanas el PP se ha hecho con la totalidad de las concejalías, al ser la única fuerza «legal» que ha concurrido a las elecciones tras la anulación de las listas de Abertzale Sozialistak y ANV.
En el caso de Lizartza, la toma de posesión de los cargos no se puede llevar a cabo al no haberse publicado en el Boletín Oficial de Gipuzkoa las renuncias de los miembros de la candidatura del PP -todas ellas personas que no residen en Euskal Herria-, por lo que los nuevos integrantes, encabezados por la candidata a diputada general, Regina Otaola, no pueden acreditarse. Este partido obtuvo 27 suos, frente a los 186 de ANV, consiguiendo superar el 5% de los sufragios válidos emitidos que le permitían hacerse con la totalidad de los escaños.
Por lo que respecta a Elduain, la Junta Electoral de Gipuzkoa apuntó la posibilidad de que tenga que constituirse una comisión gestora que gobierne el municipio. Y es que no ha aceptado cubrir las vacantes que se produjeron tras la renuncia de los miembros de la lista del PP que concurrieron a las elecciones y que con un sólo voto -la lista de ANV obtuvo 83-, valiéndose de la ilegalización, se hicieron con las tres concejalías en liza.
Según informaron a Efe fuentes de la Junta Electoral de Tolosa, han acordado dar «por renunciadas» a las personas que integraban la lista inicial del PP y no cubrir las vacantes de la manera que ha solicitado este partido «al no estar contemplado ese supuesto en el artículo 182.2». La Junta argumenta que en los municipios de 100 a 200 habitantes no es de aplicación lo establecido en el citado artículo -que prevé la posibilidad de cubrir vacantes- por estar sujetos los candidatos al «escrutinio mayoritario uninominal». En estos pueblos se elige a personas y no a listas.
GARA
PNV y EB se dirigieron ayer a ANV y le exigieron que actúe con «responsabilidad».
Iñigo Urkullu pidió a la formación abertzale y al conjunto de partidos políticos que asuman «la responsabilidad ante la ciudadanía», porque todos ellos se han «presentado a estas elecciones sabiendo cuáles eran las circunstancias». Por su parte, el portavoz de la Presidencia de EB, Mikel Arana, emplazó a EAE-ANV a actuar en la jornada de constitución de los ayuntamientos «desde la responsabilidad y el respeto a la voluntad ciudadana libremente expresada», y denunció que es «indigno y amoral que esté generando miedo y ansiedad».
GARA