SOKATIRA
Goiherriren eta Gaztediren arteko dema ikusgarria iragarri da Martiartun
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da 640 kilotan, bihar 12.00etatik aurrera Martiartun. Bertan Gaztediren eta Goiherriren arteko dema ikusgarria iragarri da, lehen jardunaldian berdinduta geratu baitziren bi talde hauek. Hala ere, ez dira lehian arituko diren bakarrak izango, Areso, Mutriku eta Gaztedi B ere han izango baitira bi faboritoak estu hartzeko asmoarekin.