GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

«Abel, Aimar» leloa oihu errepikatuena izan zen Atano III. frontoiko harmailetan

A.S. | DONOSTIA

Giro aparta bizi izan zen atzo Atano III. frontoian. «Abel, Aimar» oihua nagusi izan zen finalean, ikusleek etengabe errepikatu baitzuten lelo hori. Hain zuzen ere, Olaizolak markagailuan ihes egiten zuen bakoitzean, Barriolaren aldekoek oihuen zalapartari ekiten zioten, Goizuetako pilotariak dituen jarraitzaileekin lehia polita mantenduz harmailetan.

Bi pilotarien aldeko pankartak lagun, eta edaria eskuan, giroa berotzen joan zen partidak aurrera egin ahala. Azkenean, denak garaile harmailetan pilotaren festa nagusian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo