GARA > Idatzia > Ekonomia

Oinarrizko Errenta LGSren %88 izango da legea onartu eta 10 urtera

EAJ, EA eta EBren hirukoak eta PSEk Gasteizko Legebiltzarrean atzo onartutakoari esker, Oinarrizko Errenta 5 euro igo, eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %88 izango da, hots, 501 euro hilean. Ezker Abertzaleak gogor kritikatu zuen «lorpen bezala» saldu zen akordioa. Kontzeptua sortu eta 10 urte geroago, oraindik %100 lortzeko gai izan ez izana salatu zuen, eta Europan pobreziaren muga gisa kalkulatzen diren 804 euroetatik «oso urrun» dagoela esan zuen.

GARA |

Gasteizko legebiltzarrak oinarrizko errenta %1 igo eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %88 izateko akordioa hartu zuen Gobernua osatzen duen hirukoak, PSEren bozekin, eta PPren eta Ezker Abertzalearen aurkako botoekin.

Gauzak horrela, atzo onartu zen 5 euroko igoerarekin, oinarrizko errenta jasotzen duten biztanleek 501 euro kobratuko dute, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 570 euroan baitago.

Era berean, 23 urtetik beherakoek laguntzak jasotzeko bete behar dituzten baldintzak zabaltzeari oniritzia eman zioten aipaturiko lau talde parlamentarioek. Argi berdea izan zuen Bazterketa Sozialaren eta Giza Eskubideen Agiriaren aldaketak beste aipamen bat egiten du etxebizitzaren inguruan. Izan ere, osagarriak aurreikusten ditu, oinarrizko errenta jaso eta etxeko gastuak ordaindu behar dituztenentzat, baina laguntza hori onartu barik dago oraindik.

Oinarrizko errenta jasotzeko bete beharreko baldintzan adingabeak edo ezinduak bere kargu dituztenak, gurasorik ez dutenak, tratu txarrak jasan dituztenak eta gutxienez sei hilabetez ezkonduta ala izatezko bikoteak izan direnak aipatzen ditu akordio berriak, premia bereziko egoeran dauden 23 urte beherakoekin batera, Lakuako Gobernuak ezarritako araudi baten arabera.

Batetik, EAJk, EAk, EBk eta PSEk akordioa txalotzen zuten, beren esanetan, «ongizatearen Estatuan zuzenenan eragiten» duelako, eta bestetik, Ezker Abertzaleak gogor ktitikatu zuen neurria, «Oinarrizko Errenta Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %88 izatea lorpen bezala saltzen» delako, eta kobratzen dutenek nabarituko dutela mahaigaineratu zutelako.

Europako baxuenetako bat

Nekane Erauskin Ezker Abertzaleko parlamentariak gogoratu zuen 10 urte igaro direla kontzeptua sortu zenetik, eta oraindik Europako baxuenetako bat den gutxieneko soldataren %100 izatea lortzea ez dela lortu. «Legea egin zela 10 urte pasatu eta gero, nola esan liteke lorpena dela, 500 euro eskasean geratzen denean?», galdetu zuen parlamentariak, eta adostutakoarekin beharrean dauden pertsonei beharrak ez zaizkiela aseko gaineratu zuen.

Erauskinek zenbait datu eskaini zuen gero-eta herritar gehiagoren errealitatea azaltzeko, eta onartutako errentaren eskasia azaltzeko. Esan zuenez, Euskal Herrian, 45.000 lagun pobreziaren mugan bizi dira, eta horren aurrean, Gasteizko Gobernuak 570 euroko gutxieneko soldata proposatzen du, eta 501 euroko oinarrizko errenta. Zenbaki horien aurrean, OCDEk emandako azken zifrak gogoratu zituen, 804 euro jartzen baitzituen pobreziaren mugan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezarriko den Oinarrizko Errentatik «oso urrun».

Horregatik, EAJk, EAk, EBk eta PSEk hitzartutakoa «beste iruzur bat» dela iritzi zion parlamentari abertzaleak.

«oso urrun»

Europan, pobreziaren muga 804 euroan kalkulatu den une honetan, Lakuak 501 euroko Oinarrizko Errenta onartzea «beste iruzur bat da», Ezker Abertzaleak salatu zuenez.

«Otro paso neoliberal» donde hay riqueza, «pero mal repartida»

El incremento de 5 euros en la Renta Básica, hasta el 88% del Salario Mínimo Interprofesional, uno de los más bajos de la UE, fue interpretada ayer por Ezker Abertzalea como un paso más en la política neoliberal de PNV, EA y EB, con el apoyo del PSE.

El grupo abertzale denunció una Renta Básica tan alejada de los 804 euros en los que la OCDE fija el umbral de la pobreza, cuando el crecimiento económico de Euskal Herria está por encima del europeo y criticó que sólo los empresarios obtengan beneficios, que no repercuten en los salarios ni en las ayudas sociales. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo