GARA > Idatzia > Hemeroteka

Larrun Jesus Biurrun Euskal Herria.

Disidentea biktima gisa

Disidenteak, biktima gisa, diferente pentsatzeko ukazioa pizten du diskurtso nagusian. Har dezagun itxura bertutetsua duen esaera bat: «datorren lekutik datorrela». (...)

Aipatutako esaera errugabetasunerako ate txiki bat da, intentzioz eta eraginez ongi hornitutako denda-oste batera garama- tzana. Honakoak aurkituko ditugu barnean: 1. Biktimak euren biktimizazioa eragin zuen rol ezberdin batean ikustarazten ditu. 2. Diskurtsoa bere jatorritik ateratzen du, gatazka politikotik, zapaltzaileen praktika jazarleen aurkako erresistentziatik, beste jatorri zeharo ezberdin batean kokatzeko, gizaki guztiak berdinduko lituzkeen bizitzeko eskubidearen baitan. 3. Disidentearen ekintza -prestigioduna- zapaltzailearena lortu nahi izatera bideratzen du -prestigiorik gabea-, eta bistatik uxatzen ditu baten eta bestearen arrazoiak eta ekintzak berdintzen ditu; hortaz, lehenengoak bigarrenaren berdina egiten baldin badu, bere arrazoiek ere prestigioa galduko dute. (...)

Esaera gizartean sustraitzen den heinean, bere zabaltzaileek gero eta arreta handiagoa eskainiko diete disidentearen indarkeria kasuei zapaltzailearenei baino. (...)

Goiz baino beranduago, jendaurrean salatutako indarkeria disidentearena da, zapaltzailearena lehenago izan zezakeen zentzua galdu duen automatismo erritual izatera murrizten den bitartean. (...)

Galbidearen bukaeran, «datorrenetik datorrela» zioen bakezaleak irudikatutako esparruari borroka oinarri duen indarkeria mota baino ez zaio gelditzen: disidenteak eragindakoa. Formulak zentzua galdu du «biolentoen biolentzia da existitzen den gatazka bakarra» izeneko sasoian baikaude. Eta torturatzailearekin erakutsi bezala, orain biolentoa disidentea da.

(...) Esaldi horrek disidente zibilari iragarri egiten dio arma bihurtu behar duela, disidente armatuaren aurka. Babes arraro samarra, izan ere, onartuz gero, onuraduna sozialki eta psikologikoki desaktibatuta uzten du disidentzian jarduteko, ordurako moralki eta subjektiboki garaitua izan baita. Eta onartzen ez badu, «terrorista» azpikategorian sartzen du. «Kondenatzea aski da» izeneko sasoia da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo