GARA > Idatzia > Euskal Herria

Independetzia aldarrikatuko dute gaur gazteek Hernanin

GARA |

Gaur abiatuko dute gazte independentistek euren udako kanpaina. Hitzordua Hernanin izango da; Tilos plazan, arratsaldeko 19.00etan.

«Bildu, erabaki eta independentzia irabazi» lelopean manifestazioa izanen da lehenik eta behin. Ondoren, ekitaldi politikoa egingo dute. Bertan, gazte independentistek udan egingo duten kanpainaren nondik norakoak aurkeztu eta egungo egoera politikoa izango dute mintzagai. Prozesuaren inguruko bideoa izanen dela ere aurreratu dute.

Ekitaldi honekin hasiera emango diote udan herriz herri eta auzoz auzo burutuko den kanpainari. Euskal Herrian barna antolatuko dituzten mobilizazio eta gazte egunekin independentziaren aldeko hautua egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo